ekin1, ekin, ekiten
1 dio ad. Halako lehiaz hasi; egiteko bati lehiaz lotu, lehiatsu jardun edo saiatu. (nor osagarririk gabe). Bideari ekiteko. Ekin eta jarrai. Lanari ekin. Asis-a bihurtzen da eta San Damiango eliza berritzeari ekiten dio. Ekin zion semeari losintxaz nahiz erreguz. Ekin, bada, euskarari. Ekin genion lasterrari. Gai honi ekin diodanez gero. Egiteko honi benaz ekin baino lehen etorri ohi da heriotza. Etsaiari ekiteko. Ekin eta ekin. Gau eta egun ekinik. Ekin, mutilak, ekin gogotik!
2 adj. Pertsonez mintzatuz, saiatua, jarraikia. Alfer usainik gabekoa da, behargin suharra, ekina. Idazle ekina da, trebe eta dotorea.