1 emaitza bihotza ireki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-11-16 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: BIHOTZA IREKI. a) Hacer abrir el corazón, hacer mostrarse receptivo. Zeinen bihotza Iaunak ireki baitzezan, Paulez erraiten ziraden gauzén gogoatzeko. Lç Act 16, 14 (He, TB, Dv bihotza ideki, Ol biotza iriki, Ker biotza edegi, IBk bihotza ireki). b) (Con dat.). Abrir el corazón. Eztiozozula zure bihotza ideki haserramenduari. SP Phil 231. Zure amultsutasunaren bixtan, bekhatorosek idek litzakete bere bihotzak konfientziari. MarIl XXI. Idek diezadazu zure bihotza, eta horren barrenean onhets nezazu. Dv LEd 278. Griña eta gura makurrai biotza idiki. Arr GB 142. Bihotza emeki emeki Munduko gauzer idekiz. JE Bur 45. Izkutuko deiei bihotza irekitzen dietenak. MIH 38. Abrir el corazón, confiarse a alguien. v. BIHOTZA ZABALDU. Bihotzaren batek bertzeari idekitzeko lañoki, badoatzi gehienik emazteak ithurrirat. JE Bur 36. "Biotza bigundu eta eregi zan egi guztia esatera" Etxba Eib.
adib: ireki1, ireki, irekitzen 2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikor bat mugituz edo kenduz haren barnealdea irispidean jarri, edo barnealdea eta kanpoaldea komunikatu. Gela ireki. Giltza distiratsuz irekitzen den kutxa. Eskutitza ireki zuenean. Botila irekia utzi zuen. Hilen hilobiak ireki ziren. Ahoa, begiak ireki. Erori eta burua ireki zuen. Ganibet ukaldi batez sabela ireki zion. Ez zuen ahoa ireki: ez zuen hitzik egin. || Irud. Norbaitek beste norbaiti bere bihotza ireki. Besteek sumatzen ez dituzten ezkutuko deiei bihotza irekitzen dietenak. Berehala Adam eta Evaren begiak ireki ziren, eta beren biluztasuna ikusi zuten.
bihotza ireki 11: Consumer (Garai batean, bihotza irekita soilik egin zitezkeen zenbait ebakuntza, baina gaixo mota horri ez zieten halakorik egiten, arriskutsuegia zelako), Berria 6 (adib.: Espero dut jendea bihotza irekita etortzea eta altxatu eta beste leku batera eraman ditugula sentipenarekin joatea), EiTB (Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin), Argia (Idazleak bihotza irekitzen duelako identifikatzen da irakurlea hainbeste berarekin, pazientziaz, maitasunez, arnasa luzeko poema orekatu eta leunen bitartez ailegatzen zaigu), DiarioVasco 2 (Belarriak eta bihotza ireki ditzakeen edozeini zuzenduta dago lana).
bihotza ireki 5: Migel Angel Mintegi 2 (adib.: Ez naiz gauza hortik kentzeko - esan zuen azkenean, arnasa sakon hartu eta gero, bihotza irekita mintzatuz), Jon Arretxe (goera hura egokia zen bihotza irekitzeko, eta pisuko mutiloi aurreko hilabeteetan hainbeste buruhauste eman zigun zalantza argitzen saiatzeko unea heldua zela begitandu zitzaidan), Oskar Arana (Zergatik, bada, ezingo liokete elkarri bihotza ireki, zergatik ezarri beharko lituzkete bada mugak, inork ere jartzen ez dituen garaiotan?), Fernando Rey (Belaunikatu nintzen mendiaren bizkarrean, bere bihotz elurtuan... Belaunika egon nintzen amodio handiei bihotza irekitzen dien mendiaren argitasunean, bere argian).
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.