Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza baizik ere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

baizik ere
1 junt. Batez ere Ipar. g. g. er. Baizik eta. Kantu horiek egin dira ez dibertitzeko, baizik ere guztiek etsenplu hartzeko.
2 Ipar. g. g. er. Baizik (salbuespena adierazteko). Ez baitute bertzerik nahi baizik ere bazterrak nahastea eta makurtzea.

Aztergaia: baizik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) "introduce oraciones completivas; supone un verbo ('diciendo', etc.) no expreso": Elsb Fram ("Itsuskiago oraino asko yaun erretor beren tratamenduaz gabetuak izan dire, baizik ere mintzatu direla errepublikaren kontra"). b) "adversativa": HU Aurp ("Bertze itzalik gabeko gizona, baizik ere, haren gibeletik baitzagon..."); Or ("Baizik ere, kalte izugarriak egin ondoren"; "Olakorik etzigun agindu; baizik ere Zure aldarean ataz oroi gintezela"; "Ederki dago ongi egiten asmatu ezkero; baizik ere, itz berri oriek guriña kentzen diotela olerkiari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baizik ere 4 aldiz jaso da: G 1 (Goazen Lourdes'a: "kristau guziak saiatu ditezela, ez bakarrik beren griña gaiztoak moteltzen eta menderatzen, baizik ere, al dan neurriz, bizialdi ontako neke ta naigabeak gogoz artzen"); IE 1 (B. Joannateguy: "Jainko semearen gizon egitea, eta, bertze hitzez mintza nadien Jainkotasunaren gordetzea gizontasunaren itzalean etzen bertzerik, baizik ere, Eskritura Sainduak diona, harren ezteustea"); EB 2 (J. Hiriart-Urruty: "Bainan zer egin dezakegu, baizik ere Frantzia guzia egun hautan...?"; "Ez dugu oraino garbitasun osorik, baizik ere, zorigaitzez egia dena, hil dela jeneral gaizoa, aldixartu-eta zenbeit orenik barnean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm), ez eta hauetan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC. // ik. DRA: baizik-ere: "A menos que, sino. (Hirib) Lhande. Eta nondik dakizu biluzia zarela, baizik-ere jan duzulakotz nik debekatu narotzun zuhaitzeko fruititik? Dv, Gen. 3,11".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. baizik eta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Baizik ere* e. baizik eta Txostena ikusi ondoren, ez dut batere argi zergatik jarri behar zaion izartxoa Elizanburuk, Hiriart Urrutyk, Orixek, edo Joannateguik erabilitako forma honi. Hobe ez aipatzea, nik uste".

 - [E116]: "dituen lekukotasunak ikusita, ezin zaio izarra jarri. Areago, uste dut espresuki eman behar dugula, nahi duenak erabil dezan. Gehienez ere baizik eta horrekin definituko nuke. Hola: baizik ere 'baizik eta'".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.