Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza telebista saio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

telebista saio, telebista-saio
iz. Telebista emanaldia. Ik. telesaio. Bakartientzako irratsaio nahiz telebista-saioek gauetan izan ohi dute arrakasta gehien.

Aztergaia: telebista-saio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): telebista-saio 97: Elhuyar 8 (adib.: “Elhuyar Fundazioak 1999an ekin zion zientziaren eta teknologiaren inguruko telebista-saio hori ekoizteari”), Consumer (“Ordubeteko telebista-saioa grabatzeko programatuta dagoen DVD batek kalitate bikaina agertuko du”), Berria 3 (adib.: “Gustuko telebista-saioak iragarkiei eman dien tarte bat hamaikagarren aldiz”), EiTB 80 (adib.: “EITB Kultura telebista-saioak 200. alea emango du, gaur iluntzean ETB2neta datorren ostegunean ETB1en”), Jakin (“Ikusmolde zabaletik abiatuta, zerrendatutako mekanismoak ehunetik gora izan litezke: herritarraren defendatzailetik telebista-saio zientifikoetara, erreferendum edo entzunaldi publikoen moduko kontsulta mekanismoetatik herritarren deliberazio eta erabakimena sustatu nahi duten mekanismoetara”), Argia 3 (adib.: “Telebistako zati aktibo bilakatuko gara gainera, bozketetan parte hartu ahalko dugu eta gure iritzia eman telebista-saioetan”), DiarioVasco (“Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak”); telebista saio 244: Consumer 8 (adib.: “Grabagailu digitalek VHS ordezkatu dituzte telebista saioen grabazioan”), Berria 93 (adib.: “Berehala ezagutu ditut han lanean ari ziren miniaturazko izakiak: Curri-ak ziren, haurtzaroko telebista saio bateko pertsonaiak”), EiTB 105 (adib.: “Oprah Winfrey estatubatuar aurkezleak bertan behera utziko du bere telebista saioa, 25 urtez emititu ostean, bere produktorak, Harpo Productions, adierazi duenez”), Jakin 3 (adib.: “Telebista saio bat, Interneteko aktualitatea, proiektuak, jendea, albisteak”), Argia 30 (adib.: “Orain telebista saioko Natxo Escobarrek azaldu zuen txarrak direla hizketan eta horregatik “irudia jarri nahi genion ondo hitz egiten duen jendeari, zerbait esateko duenari”, hori da saioaren funtsa”), DiarioVasco 5 (adib.: “Orain dela urtebete pasatxo, museoan Ipupomamua telebista saiokoak izan ziren eta "Berunezko soldadutxoa" liburua oparitu zieten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: telebista(-)saio 36: Berria 33 (adib.: “Nork ez du gogoko lantzean behin norberaren izen-abizenak irakurtzea egunkari bateko izenburuan? Nori ez zaio gustatzen bere burua ikustea telebista saio batean?”), Iban Zaldua (“Ez du uste gustura ikusiko lukeenik azken garaiei buruzko telebista saiorik; hemendik hogei urtera, adibidez” ), Edorta Jimenez (adib.: “Baiezkoa emateko telebista-saioko lankideei azaltzea, elkarrekin ekaineko lanaren planifikazioa egitea eta euren adostasuna izatea, ez nuen besterik behar”), Ramon Saizarbitoria (adib.: “Eta dudarik ez dago neska hark, Isabelle Parmentier-ek alegia, bere aita Marcel Martin handia zelako ustetan, umetatik hura azaltzen zen film eta telebista saio guztiak mirespenez behin eta berriz ikusi izanaren eraginez jaso ahal izan zituela, edo ikasi, kontzienteki edo ez, hori beste kontu bat baita, aita aldarrikatuaren keinu, hitz eta barre egiteko modu, manerak eta oro har haren antza ematen edo berezko antza areagotzen zioten ezaugarriak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta onartzekoa, telebista(-)programa formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa telebista formaren barruan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.