Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza portuges bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

portuges
1 iz./adj. Portugaldarra. Portuges itsasontzi bat. Goa izan zen Indietako hiri nagusitzat portugesek hautatua.
2 iz. Portugalera. Portugesez idatzia.

Aztergaia: portuges

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) [+ pertsona]: portugaltar 1, Mb IArg II; portuges (eta -z, -ü-) 65: Volt, Mb IArg II 7, GavS, Egiat 10, Echag, Izt C, Laph 7, Aran SIgn, Ud, A Ardi, StPierre, JE Ber 2, Or SCruz, Ardoy SFran 29, Mattin; portugestar 1, Mb IArg II; b) [- pertsona]: portuges 10 ager.: Or QA, Barb Sup, Ardoy SFran 7, JEtchep // Testuinguru batzuk: a) [+ pertsona]: portugaltar : Mb IArg II: "Portugaltarrak ekusi horduko atera ziran peleara"; portuges (eta -z, -ü-): Volt: "Portugez batek bilha egorri zerautan zerbaiten balatzera"; Mb IArg II: "begi onez ezin ekusiz Portugesen eskuan beren bazterreko erri hau, bildu zituzten gerrako irur-ogei ontzi", "Jiratzen da Santua an arkitzen ziran Portugesetara"; GavS: "Otsoa, eta ardia Zelai zabalean sarri ekusten dira biak jolasean: Alberdanian txita aizariarekin Portugesa laztanga Gaztelaubarekin"; Egiat: "Souza portuges zen", "Zonbait portuges hetarik S. Espriteko ühaitziala berriz abiatürik"; Echag: "Ingeles Portugesak arturik erriya biyak egin digute zenbait pikardiya"; Izt C: "Gatzagako Erriak bere semeen artean kontatzen du D, Jose de Garro, zeñak Buenos-Airesen Kapitan Jeneral zegoela Portugesai artu izan zien Ugarte Sakramentukoa"; Laph: "Portugesen prestamuek ikharatzen dute Zabieren umiltasuna", "nahi badu eta ez badu, erdian hartzen dute Portugesek", "moroen kontra Portugesen laguntza ukhaitea"; Aran SIgn: "zuzendari edo erretore Diego Govea portugesak agindu zuen eman zegiotela sala bat"; Ud: "anparatzalle txarra etzan portugesa"; A Ardi: "Eun artzainen artean, laurogei ta amar gutarrak izan oi dira: napar, lapurtar, giputz, bizkaitar; gainerakoak irlandesak eta portugesak, geienak"; StPierre: "Nere egoitza berrian etzen berrogoi frantses baizik: bertze guziak Angles, Italiano, Portuges"; JE Ber: "Denbora hetan Portugesak, Europako bertze gizadi guzier aitzinduz, itsasez-itsaso helduak ziren Asiako hegietarat"; "portuges itsasturiak berak urrats xuxenean zitzan atxik"; Or SCruz: "Portuges zeritzaion baten etxean egon zala jesuitengana bitartean"; Ardoy SFran: "portuges gazte andana batek", "Hiri handia zen Goa, Indietako hiri nausitzat azkenean portugesek hautatua", "Portugesek uztekotan gure erregettoa bere tronuttoan!"; Mattin: "portuges bati"; portugestar Mb IArg II: "Denbor artan bazerabilzten Portugestarrak karabelen izena zuten itsas ontzi txiki zenbait eta orietatik batean ekarri zuten S. Francisco Xavierren beso hau"; b) [- pertsona]: portuges : Or QA: "Gure Xabier portugesez mintza oi zinan eskuarki"; Barb Sup: "frantsesez, beren ustez, hasten zauzkularik! Zer frantsesa, heiena! Ez frantses, ez kaskoin, ez portuges!"; Ardoy SFran 7: "konprenitzen zituen, nolazpeit bederen, española, frantsesa eta portugesa", "Angirok portugesa mintzo zuen orai", "Nun zabiltzan hor portuges ur eta lurretan?"; JEtchep: "Portugesetik [itzulia]".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) [+ pertsona]: portugaldar 9: Xavier'tar Franzisko 2, Zubk, Saioka/5, J. Belmonte, G. Etxeberria, IMuj, DV 1993, Egunk 1994; portuges 10: Onaind, Txill, UZEI, E. Garmendia, Arrantzaria, Munduan zehar, K. Ameztoi, MAtx, Herr 1973, BidaiaZient; b) [- pertsona]: portugaldar 2: Saioka/5, Balad; portugera 1, J.A. Goiria; portuges 11: EEM HizkLiter; UZEI 2, J. Sarrionandia 2, X. Gereño, Deia 1986, Egin 1980, DV Zabalik 1986, Bene-benetan/5, X. Mendiguren E.; portugesera 1, Mundua 1993 // a) [+ pertsona]: portugaldar : Xavier'tar Franzisko: "portugaltarren itxasontziak", "portugaldar ospetsuak"; Zubk: "Agin-obiko surreratuak bide ezbardiñak artzen dauz munduko izkuntzetan, Portugaldarrak, esaterako, galdu egiten dabe, Frantze'tarrak aurreko bakartiak surreratzen dabez, eta lagundua galduta lez geratzen da"; Saioka/5: "Portugaldar gehienen ogibidea nekazaritza da"; J. Belmonte: "Suarmen zarata entzun zezaketen Tisunbok eta beronen aldekoek; are txarragoa, portugaldarrek, zaila izanda ere, nahiko urrun baitzeuden armak entzuteko"; G. Etxeberria: "Portugaldarra oso umore oneko gizona zen"; IMuj: "britaniarrek eta portugaldarrek hiriari su eman ondoren"; DV 1993: "britainiarrek eta portugaldarrek nola hiri hau suntsitu zuten azaltzen du"; Egunk 1994: "Joaquim Almeida aktore portugaldarra"; portuges : Onaind: "ingles-portugesak Donosti kiskalazi zutenean"; Txill: "Gauza bera gertatu zaie, jakina, serbitarrei eta kroazitarrei, galiziarrei eta portugesei"; UZEI: "1441ean bizpahiru gauza esanahitsu gertatu ziren portugesen aurkikunde lanetan"; E. Garmendia: "portuges edo espainiarren menpe zeuden"; Arrantzaria: "Pasaiatik euskal bakailao-untziak joaten jarraitzen zuten, Saint Perreko frantziar eta portugesekin konpetentzia gogorra mantenduaz"; Munduan zehar: "1478an, portugesek Buena Esperanza-ko lurmuturratik harantz iragan ziren 1487an"; K. Ameztoi: "Agota, kaxkarota berriak jin zaizkigu kanpo herrietakoak, espainiolak, portugesak, italianoak, arabeak eta beltzak, bakarrik edo familiekin"; MAtx: "olerkari eta entsegulari portugesak"; Herr 1973: "bidea galdu zuen portuges batzu ezagutu beharrez"; BidaiaZient: "bi misiolari portuges"; b) [- pertsona]: portugaldar : Saioka/5: "Portugaldar industria oso atzeratuta dagoela esan daiteke"; Balad: "Dena den, portugaldar aldaera batzuetan, deabrua da eta kapitainari honen arima esijitzen dio"; portugera J.A. Goiria: "Portugera ikasten"; portuges : EEM HizkLiter: "Portugesa, gaztelania, katalana... latinarekiko dialektoak dira era horretara"; UZEI: "On Enrike Infantea matematikari eta kosmografoa zen, bidaia portugesen eratzailea, gainera", "Europako hizkuntzetan, frantsesa, portugesa eta poloniera (eta euskara zaharra) salbu"; J. Sarrionandia: "portuges bat kondatu nahi dizut, (...) Portugesa diot, baina ez dakit non entzuna dudan"; X. Gereño: "galdetu zuen portugesez"; Deia 1986: "maldan behera hasiak diren beste zenbaiti ere, frantsesa, italiarra eta portugesa kasu"; Egin 1980: "alderdi komunistak bitara ari dira: frantsesa eta portugesa sovietarren aldekoak edo dira; italiarrak eta espainolak, Moskutik urrutixeago bizi dira aski autonomo izanik"; DV Zabalik 1986: "euskaratik gaztelaniara, frantsera, ingelesera eta, batzutan, portugesera ere bai"; Bene-benetan/5: "Auzoko Hizkuntzak: (...) Frantsesa, Portugesa"; X. Mendiguren E.: "Portugesez mintzo ziren"; portugesera , Mundua 1993: "27ren bat hizkuntzatan plazaratuko dute zenbait argitaratzailek -nagusienak barne- hots: espainiera, portugesera, frantsesera (...)".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

portugaldar : DFrec 12 (hauetan 3 erabakigaitzak; [+ pertsona] 9), AB38 4 (erabakigaitzak), LurE, Euskalterm 1 [- pertsona]; portugalera : HiztEn (ik. portuges), LurE; portuges : DFrec 6 (hauetan 4 [+ pertsona]; 1 [- pertsona]; 1 erabakigaitza), AB38 5 (1 [- pertsona], 4 erabakigaitzak), AB50 9 (hauetan 1 [- pertsona], 1 [+ pertsona], 7 erabakigaitzak), HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (2 erabakigaitzak, 1 [- pertsona]).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

portugaldar : EuskHizt, HiruMila (portugués, sa), ElhHizt (portugués, -esa), EskolaHE; portugalera : EuskHizt, EskolaHE; portuges : EuskHizt, HiruMila (portugués: lengua), ElhHizt (iz./izond.: 1 portugués, -esa; iz.: 2 portugués: lengua), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38 (herritarren izenak), eta EArauak 53 (hizkuntza ofizialak).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 (herritarra). Sin. portugaldar. 2 (hizkuntza). Sin. portugalera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.