Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lurreko paradisu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lurreko paradisu
iz. Paradisua, Jainkoak Adam eta Eva jarri zituen lorategi atseginez betea. Lurreko paradisuan, leku plazerez betean.

Aztergaia: lurreko paradisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LURREKO PARADISU. Paraíso terrenal. v. LUR-PARADISU. Iongoikoak Parabisu lurrekoan dadutza. EZ Man I 70. Lurreko parabisuan, lekhu plazerez bethean. Ax 21s (V 12). Eden deitzen zen baratzian edo lürreko Paradüsian. Bp I 52. Zer den lurreko Parabisua. Mih 115. Eman zien lurreko Paradisua. AA III 268. Ez dakit nun, ez dut erraiten zeruan edo lurreko parabisuan, ikusten zuela bere burua. JEtchep 27. v. tbn. Lard 2. Auspoa 97, 67. L. Parabisu: Hm 206. ES 185. He Phil 410. Brtc 98. Monho 130. Jnn SBi 34. CatJauf 22. Zerb IxtS 16. L. Parabizu: Arb Igand 114. L. Paradüsü: Mst III 57, 3. Egiat 195. Ip Hil 7. L. Parauzu: CatLan 116. Parabisu lurreko: Ch III 57, 3

adib.: lur 2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Lurreko paradisua.

lurreko paradisu 3: Berria (“1512an hasitako konkistaren ondotik Nafarroak independentzia galdu zuela esan zuen kazetari batek, eta Maria Isabel Ostolazak zehaztu nahi izan zuen ezin dela ulertu Erdi Aroko erreinu bat «lurreko paradisu» gisa”), EiTB (“Gutariko gehienontzat, ez da izotz zelai mortu bat baino; baina izotzetako animalientzat Lurreko paradisurik ederrena da“), Argia (“Eden izenak Bibliako lurreko paradisuari egiten dio erreferentzia zuzena, kooperatibaren helburua aditzera emanez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lurreko paradisu 28: Berria (“Agian lurreko paradisua duelako jokalekua, ez zeruko infernua”), Aurelia Arkotxa 10 (“Bi erreinu ditu, bat eguzki sortzetik Turkestaneko inguruetan hasten dena eta Lurreko Paradisutik jaisten diren lau erreketarik bat den Fison uhaitzeraino doana eguzki sartzetik.”), Iñaki Mendiguren 7 (“Jainko batengandik oso present dagoen Gizadira aldatuz, honen zerbitzura jar ditzakeelarik bere ahalmen guztiak Lurreko Paradisua lortzen lan eginez”), Txiliku 2 (“Zuhurregia izango zen, beharbada, eta bazekien odola isuri gabe ez zegoela Espirituaren lurreko paradisua ezartzerik.”), Fernando Rey 3 (“Bera omen zen nire maisua, nire gidaria, nire Virgilio; baita lurreko paradisu honetako aita guztiahalduna ere.”), Jose Morales (“Printzea bainintzan, patuak erabakirik zeukaan Lurreko paradisu honen jabe izan behar nuela, eta nik bulego batean lotu diat neure burua, eskribau!”), Patxi Altuna (“Diot gure arbasoen bigarren bekatua gogora ekartzeko, nola Adan Damaskoko landan sortua izanik eta lurreko paradisuan ezarria”), Urtzi Urrutikoetxea (“batek edo bestek aitita-amamaren baserrian baitzeukan hiri erdaldun honen beste muturrean zegoen Lurreko paradisua, eta bazen inori esan barik al pueblo joaten zenik ere”), Iñaki Heras (“Eta neurri horretan, Disneyworld da kontsumo-gizartearen nolabaiteko Meca edo lurreko paradisua.”), Piarres Xarriton (“Katalina Erreginaren anderauren izanik, nik neuk galdu nuelarik munduratu ninduen ene ama, gogoratu zitzaizun, ene bizimoldea kontutan hartuz, eta begiratuz, zu ene ama izatea, ez merezi nuelakotz eta zu zeu behin baizik ez zintudalarik ikusi, Tolosan gaindi iragan zinelarik gure agramondar andereen lurreko paradisu hartan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, Bibliako terminoa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, lur sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lur sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.