Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza leotz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

leotz
iz. Espetxeko lurpeko gela. Ik. ziega; kalabozo. Gela, leotz eta ziega asko dituzue espetxean.

Aztergaia: leotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

leotz 3: Ldi BB 2 ("Orra noizpait ere beeraño el, ta leotza arki dut ondoaren sabel; ta, leotzean, il-iduri, gizalaba eder odol-gabez zuri"), SMitx Aranz ("Rochela'z aruntz dezu Colona: ango leotzean"); eta OEH argitaratuan, Amez Hamlet ("Gela, leotz eta ziega asko dituzute bertan"), eta lekotza (TB Act 16,29: "[Presondegi zainak] laster egin zuen lekotzarat"); eta lekhotz (aip. testu gabeak: Lf GH; GH); leozpe 1, NEtx Antz ("Leozpe ederrik bazegok an"); leozpetu 2: Ldi BB ("Ene leozpetu yare-berri, eusko orok zaitzagu miñen eztigarri"), Ibiñ Virgil ("Nire itxasoan leozpetu ondoren").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

leotz 4: A. Lertxundi 2 ("Leotzetara botatzen zenituzten guztiak, eta ez genuen luzaz haien inolako berririk izaten", "senidea nuen neska, eta, haren gurasoek hala eskatuta, mamiñun Agatharen berri jakitera hurbildu nintzen goiz batez zure leotzetako ate nagusira"), G. Aranguren 2 ("Hola izan naiz hamar minutuz, Anjel Lertxundiren azken nobela irakurri nahian; hain zuzen ere, Otto Pette baronetaren leotzetan murgildu nahian", "Leotzetako zaindari begi urdina atea ireki eta sartu da, eskuak plastikozko eskularruez babestuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

leotz : HiztEn; leozpetu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

leotz : EuskHizt, HiruMila (calabozo, mazmorra), ElhHizt (calabozo, mazmorra), Lur EG/CE (mazmorra) eta Lur EF/FE (cachot, geôle), Casve EF (cachot, cellule), Lh DBF (lehotz: cachot), DRA (calabozo), PMuj DVC (cárcel, calabozo, mazmorra, prisión); lekotz : Lh DBF (lekotza: cachot, prison), DRA (lek(h)otz: calabozo); leoz egin : HiruMila (aprisionar), DRA (aprisionar); leozpe : ElhHizt (encarcelar, aprisionar); leozpetu : EuskHizt, HiruMila (encarcelar), DRA (encarcelar) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

g.er. // E109: "lekotz da, ik. Larramendi, s.u. calabozo, inprimatze-hutsagatik Suplementoan leotz. Nabaria da Retanaren hiztegian esaten dena ez dela egia [...]. Arrazoia du Mitxelenak, leotz-ez dioelarik: "Admitido por Azkue, ha gozado de cierto favor en la lengua escrita". Horrela da: Lizardik eta erabili zuten leotz, Azkueren hiztegian ikusita" // BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "leotz. Espetxea (lurpekoa bereziki); espetxe barruan, gela isolatua".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

jatorri-osaerak gorabehera, erabili eta erabiltzen den forma da hobestekoa, lantaldearen irizpideen arabera (nahiz bakan erabili den).

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gela, leotz eta ziega asko dituzue espetxean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: horren ordez lekotz proposatu du.

 - [E204]:  Heg?

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.