lauso
1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. gandu; begi-lauso. Begian lausoa balu. Gure aurrekoek ez zuten, agidanean, begi lauso handirik gaizkiari antzemateko. Zein lauso lodiak bekatuak sortzen dituen, behar bezala begiratzeko. 2 iz. Gehiegi edaten denean, begiek hartzen duten itxura. Ederretsi diezu edari biziei eta askotan lausoa jarri zaizu begietan.
3 iz. Beiretan itsasten den hezetasuna, gardentasuna kentzen diena. Beiretako lausoa.
4 iz. Gandua; ikustea eragozten duen zernahi gauza. Eguzkiak desegiten duen ipar lausoa bezala.
5 adj. Zehaztasunik gabea. Zeinen argi mintzo iduri duen lehenengo hiru ahapaldietan eta zeinen lauso eta adigaitza den, aitzitik, azkenengoa. Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, eta bakoitzak nahi duen —edo komeni zaion— adieran erabiltzen du. Nire jaioterriaz, oroitzapen lauso bat besterik ez nuen, hiru urte nituela atera bainintzen handik. Partikulen fisikak aspaldi erakutsi zion oso lausoak zirela zientziaren eta filosofiaren —eta are mistikaren— arteko mugak. || (Adizlagun gisa). Lauso ikusten nuen dena gure aurrean.
6 adj. Begiez mintzatuz, lausoa duena; ikusmenaz mintzatuz, zorrotza ez dena, argitasuna galdu duena. Mozkor-begi lausoak landatu zizkidan. Bista ederra daukate eta ez dira begiz lausoak.