Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hortzoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hortzoi
iz. Hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. Ik. oi2. Hariak ongi tenkatuta egon behar du, eta goxo-goxo mugitu behar da, hortzoietan zauririk ez egiteko.

Aztergaia: hortzoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HORTZ-OI. Encía. v. oi. Ortz-oeak utsak eta ezpain biak barruratxo bilduak. Mok 4.

hortzoi 56: Argia 2 (“Itxura batean, ez hortzoietan bakarrik, gorputz osoan gertatzen den inflamazioa izango litzateke tumorea jasateko arriskua dakarrena”), Berria 2 (“hortzoietako gaixotasunak”), Deia (“Duela berrehun urte Amerikako portuetan saltzen ziren esklaboen antzekoak dira liburuak: bezeroek planta begiratzen diete, hortzak eta hortzoiak, mihia, eskuak, hankak, eta haragi saldo haren erdian baten bat hautatzen dute, zergatik oso ongi jakin gabe, apeta hutsez”), EiTB 9 (“Bi hortz eta sudurra apurtuta ditu eta bi zauri sakon ditu aurpegian, ezpainean bata eta hortzoian bestea”), Elhuyar 2 (“Gure hortzoietako mukosatan, adibidez, hortzoien azalean baino 40 aldiz birus gehiago dago”), Elkar 6 (“Hala ere, gazte baten hortzeria zeukan, hortzoi ilunegikoa, akaso”), Consumer 28 (“Egunean behin erabili behar da, ahal dela oheratu aurretik, eta oso garrantzitsua da egoki erabiltzen jakitea, hortzoiei kalterik egin gabe”), Laneki 5 (“Erabiltzaileak hortzorde (hortz protesia) ez finkoa badu, kendu hortzordea, egin partikulak arrastatzeko garbiketa eta eskuilatu hortzoiak”), Uztarria (“Nonbait irakurri dut jaioberriok beste ezeren gainetik ahoa duzuela ingurua ikertzeko bide; mihi eta hortzoiekin hartzen diozuela itxura inguratzen gaituenari”); hortz-oi 8: Elkar 1, Consumer 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hortzoi 5: Jon Alonso (“Gazteak bere opila bukatu du, orain esnea mazel-barnetatik pasarazten du, disimuloz, hortzetan eta hortzoietan erantsirik gelditu zaizkion hondakinak askatzeko, aprobetxatzen den oro irabazia da”), Fernando Rey (“Tersilla zutitu egiten zen, hortzoiak agerian utziz irribarre egin, eta Paolari seme-alabez galdetzen zion: Lidiaz, Anaz eta Robertoz”), Gotzon Garate (“Betel mastekatu eta ahoa, mihia eta hortzoiak gorri--gorri jartzen dira.”), Harkaitz Cano (“umea ere amaren iguala zen behin esnatu eta ahoa irekiz gero, hesola okertu eta altuera ezberdinetan landatuak ziruditen hortzoiak doi zulatzen zituzten bere hortzek.”), Joxe Austin Arrieta (“hortzoien arrosa kolorea”); hortz-oi 1 (Ibon Uribarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: oi (4), hortzoi (3).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es encía / fr gencive: Adorez: (Anat) oi / Elhuyar: (Anat) hortzoi, oi, hobi / Labayru: (Anat) oi, hobi, hortzoi, hortzerro, krosko / Zehazki: oi / NolaErran: hortz hobi, oi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

oi formaren sinonimoa da, baina sarrera gisa jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.