1 emaitza hezurretan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-07-17 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: HEZURRETAN (BARRENA, BARNA) SARTU. Meter(se) hasta los huesos, hasta la médula, hasta lo más hondo. Usantza hura hezurretan barrena sarthu baitzaitzu. Ax 94 (V 64). Erredura samina sar zakion hezurretan barna. Jnn SBi 151. [Hotza] hezurretan barna sar litzagukek. JE Bur 121. Sartu dakie ezurretan otzikara. Or Eus 342
adib: pausatu, pausa/pausatu, pausatzen 2 da ad. Batez ere Ipar. Hil. Gaitza hezurretan sartua zuen: 1947an pausatu zen, heriotzak lotsatu gabe. Jainkoa baitan pausatu // sarrarazi, sarraraz, sarrarazten du ad. Sartzera behartu. Hobi sakon bat eragingo duzu eta bertan sarraraziko duzu atera duzun lur guztia. Sarrarazi zion ezpata Piarresi bere tokian. Martinek irekitzen du atea, sarrarazten ditu bi gizon eta jarrarazten. Naiarako dukeak sarrarazi zuen Ignazio erregeren gorteko eskolan. Sarraraz ezazu nire hezurretan barna infernuaren ikara.
Ez dugu aurkitu hezurretan (barrena, barna) sartu formarik.
hezurretan sartu 7: Xabier Amuriza (Hotsak murruak zeharkatzen ditu eta etxe hormetan barna hegatzen, hotz bizia hezurretan sartzen da), Elizen arteko Biblia (Bizi-arnasa sartu zen hezurretan), Daniel Landart (Denbora guztian euria jauts-ahala ari eta haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan), Josu Zabaleta 2 (Esan zidatenean "Badakizu Jacques Parent erotuta hil dela eroetxe batean", hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena), Karlos Zabala (Eta orduan egin zuen bere triskantza basapiztia ilehori horrek, kirtenarekin kolpatu zuen, puntarekin zulatu zuen, eta hotzikara sartu zion hezurretan; nola erortzen zen sentitu zuen, hankak indarrik gabe, betileak taupadaka), Patxi Altuna (Badirudi penitentziarik egokiena eta seguruena oinazea haragian sentikorra izatea dela, eta hezurretan barrura ez sartzea, mina, bai, eman dezan, baina gaitzik egin ez).
Azpisarrera gisa jasotzekoa hezurretan forman, hezurretaraino formarekin egin bezala.
Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (2021-11-23).
Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.