hau
1 Hitz egiten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hori1; hura. Liburu hau. Hiri honetako kaleetan. Leku honetan (Ik. hemen). Era honetan (Ik. honela). Toki honetara (Ik. hona). 2 (Izenordain gisa). Hauek ere joango dira. Hura da harrigarri, ez hau. Honek esan duenez. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hori1 2. Kulpa gabe inor ez da, hau da segur egia. Ongia egin behar delako legea denek onartzen dute; honetan denak datoz bat. 3 (guzti-rekin). Lan hau guztia egin dut. Bide honetan guztian. Lagun hauekin guztiekin joan nintzen. Hau guztiau.
4 (Lehen pertsonaren indargarri gisa). Nik, lotsagabe honek, egin dut. Nigan, bekatu horiek egin izan ditudan honengan.
5 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hau duk beroa! Hau egun zoratzekoa! Hau bihotzeko bozkarioa! Hau eguraldi ederra! Hau poza nirea! Hau gauza guztien amaitu beharra! Oi, hau berri tristea! Hau da gizona, hau! Hau duk, hau, ardo gozoa! Hau da hau! || (bai-ren ezkerrean). Hau bai dela kontua! Dirua kendu eta eman paper zaharra, hau bai dela jotzea ederki adarra! Hau bai atsegina!
6 (Kontaketan ondoren datorrena aipatzeko edo iragartzeko). Direlako hots bustiez, hau esan daiteke: arras leku gutxi gelditzen zaiela, daramagun bidetik bagoaz.