Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezin hobe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezin hobe
adj. Hobea izan ezin dena. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Etorkizun ezin hobea daukazu aurrean. Jateko finak eta ardo ezin hobeak. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

Aztergaia: ezin hobe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ezin hobe 1366: Aizu 4 (adib.: “aukera ezin hobea daukagu”), Deia 9 (adib.: “Durangokoa, gure herri txiki honek ekoizten dituen sorkuntza kulturalen erakusleiho ezin hobea izaten da”), Elhuyar 57 (adib.: “baliabide ezin hobea da”), Consumer 45 (adib.: “baldintza ezin hobeak sortzea”), Berria 506 (“Hollanderentzat berri ezin hobea izan da”), EiTB 349 (adib.: “leku ezin hobea”), Jakin 17 (adib.: “parada ezin hobea”), Argia 75 (adib.: “testuingurua ezin hobea da”), DiarioVasco 304 (adib.: “giroe zin hobea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ezin hobe 471: Berria 290 (adib.: “Gaur sailkapen nagusiko azken taldearen bisita duzue, garaipenak pilatzen jarraitzeko aukera ezin hobea”), Herria 45 (adib.: “ageri zait obra ezin hobea zela”), Joan Mari Irigoien 20, Jose Morales 10, Patxi Zubizarreta 9, Jon Arretxe 6, Karlos Zabala 6, Iban Zaldua 5, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ezin hobe (ezinhobe*). Izenondoa da. Bazkari ezin hobea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inmejorable / fr optimum: Elhuyar: hobeezin, ezin hobe, hoberen / Nolaerran: (adj.) ezin hobe, hoberen / Zehazki: ezin hobe, hobeezin, ezinago hobe (goi.) / Labayru: sekulako, egundoko/egund(ain)oko, itzel(ezko), bikain, ezin hobe, ohidalango, ohidalezko, dotore, eder, bitore, huts(ik) gabeko, akats(ik) gabeko / Adorez5000: hobeezin, ezin hobe || hoberen, bikain.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ikus adibidea s.u. abiamen arautua: abiamen 1 iz. Batez ere Ipar. 'hasiera': abiamen ezin hobea hartu du [ikuskizun handiak]. 2 iz. Batez ere Ipar. 'prestaera': heldu den igandean ditugu herriko festak; ez nolanahikoak, abiamenen arabera. || hobeezin izond. 'ezin hobetuzkoa’.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ezin sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus