Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bueltan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bueltan
1 adb. Demonioak hemen, demonioak han, demonioak beti gorputzaren bueltan. Su pixka bat egin eta haren bueltan zeuden, berotzen.
2 adb. Itzultzean. Ik. itzulian 2. Erromatik bueltan, orain dela bi urte.
3 adb. (bueltan etorri, bueltan joan eta kideko esapideetan, 'lehen zegoen tokira itzuli' adierazteko). Poz handia izango da bai gure bihotzean, hemen ikustean zatozela bueltan. Oiartzundik Iruñera joan, eta handik bueltan etorri. Uste zuen baino umilxeago, hor da bueltan joana.
Loturak

Aztergaia: bueltan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bueltan 4, G '(leku baten) inguruan' adierakoak: Tx B 2 "demoniñuak beti gorputzaren bueltan, demoniñuak sasoi zeukaten demoniñuetan"; "Amabi lagun mayian bueltan juntatzen gera jateko"; Salav 2: "txoko batean su pixka bat egin eta aren bueltan zeuden, txandan bizkarrak berotzen"; "Trintxra ori luzea zan, mendi guztia bueltan artzen zuana".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bueltan 12 aldiz ageri da: a) '(leku baten) inguruan' 9: B 1 (J.J. Arrizabalaga: "Korru, korru galanta, neskak eta mutill lotsorrak egindakue, begi-begire, dantza bueltan"), G 1 (J.R. Erauskin: "exeriko ziran mai aundi baten bueltan"), EB 7 (L. Baraiazarra: "Gero, bueltan pareu gorulariak, ba; zenbat eta lagun geiago izan, buelta andiagoa"; P. Aristi: "Haiek ez zeukaten ertzainik bueltan, ez anorakez jantzitako gazterik"; I. Mendiguren: "amantala kendu eta mahaiaren bueltan joanez labekoari begiratu txiki bat ematera"; Amazonetako indioak: "zuhaitzari bueltan bospatsei metroko andamiaia bat jaso"; Egin 1990 3 "artizarraren bueltan gure latitudean izarrek markatzen duten mugimendua adierazteko", "60.000 lagun inguru bildu zen lakuaren bueltan", "eguerdiko ordu batak aldean bildu zen jendetzarik gehien lakuaren bueltan"). b) '(kopuru baten) inguruan' 3, G-EB (J.M. Torrealdai: "Batez ere 1920 bueltan"; Jakin 1981: "1975 aldera, euskal idazlegoan apaiz-jendearen hainbatekoa % 39 bueltan kalkulatzen zen"; Hemen 1988: "Hamaikak bueltan izango dela esaten badugu parean joko dugulakoan gaude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bueltan : HiztEn (adib. "Su pixkat egin eta haren bueltan zeuden"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bueltan : EuskHizt (adib. "demonioak beti gorputzaren bueltan"), ElhHizt (adib. "sua piztu eta haren bueltan zeuden"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buelta sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

su pixka bat egin eta haren bueltan zeuden, berotzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.