Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bitarteko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bitarteko
1 iz. Besteren batekin harremanetan jartzeko erabiltzen den pertsona. Ik. ararteko. Gure bitarteko izan dadin. Ama Birjina bitarteko dugula. Bitarteko on batez baliatu. Bitarteko bati erosia. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik, beste bitartekorik gabe. Bitartekotzat legegizon bat harturik.
2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ikasbidea bitarteko bat besterik ez da irakaslearen eta ikaslearen artean. Bitarteko izan ziren nolanahi ere askoren axolagabekeria eta gehiagoren seta. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia.
3 iz. Zerbait lortzeko baliagarri den gauza. Ik. baliabide 2. Jartzen diren bitarteko guztiak ez dira nahikoa.
4 adj. Tasunen batez mintzatuz, beste batzuen artean dagoena. Noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona.
5 adj. Arteko. Hilaren hamarretik hogeira bitarteko egunetan. Hura gertatu zen bitarteko denbora.
6 adj. (Denborari ez dagokiola). Bi hirien bitarteko bidean.
Azpisarrerak

Aztergaia: bitarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bitarteko 1 iz. 2 izond.: noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. (cf. ararteko); 2. izond. ("Noiz den ordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdimerdi esaten zaiona")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren inguruko oharra hauxe da: "bitarteko | EArau: 1 iz. 2 izond.: noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona". Proposamena: adieren artean hirugarren bat gehitu beharko litzateke: "3 izlag.: bitarteko funtzionarioa". "Bitarteko" hitza Administrazioaren eremuan erabiltzen den izenlaguna ere bada, "interino" esateko, eta esangura hori nekez sartzen da proposatzen diren bi horietan'.

 - [E116]: 'hau ez dut hain argi ikusten. Uste dut 'funcionario interino' kontzeptua Espainiako kontua dela (ez dakit beste tokietan baden), eta ez dut uste hala izanik ere, administrazio guztietan 'bitarteko' deitzen dioten, beste modu batzuk ere bai baitira. Nik ez nuke aipatuko adiera honekin, nahi duenak erabil dezala. Dagoen moduan uzten badugu, gainera, ez dira debekatzen izan ditzakeen beste modu bateko esanahiak, eta gutxiago esanahi hauek teknikoak badira'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.