1 emaitza asurantza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:HBB | 1993-01-27 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
asurantza Ipar. 'asegurua' / AS: asurantza hartu.
- [E306]: "'aseguru-etxe' azpisarrera onartzen bada, 'asurantza-etxe' ere bai (eta kontuan izan beste batzuk eranstea proposatu dugula; horiek onartuz gero, 'asurantza' hitzarekin sortuak ere sartu behar lirateke, ahal den Ipar. /Heg. simetria handiena lortzearren" (2002-09-02)
- [E208]: 'Iparraldeko hitza da, bai, baina azken orduan frantsesetik jasoa, han ere, segur/seguratu jatorragoak baitira. Hegoaldean seguru/aseguratu erabiltzen ditugunez gero, ene ustez aseguru/aseguratu bikotea hobestean, -berauek erabiltzen baititugu besteak definitzeko- azken horiei ematen diegu lehentasuna. Hori dela eta, ez genituzke geure ezberdintasunak handiagotu behar, berez bigarren mailakoak diren asurantza hartu, asurantza-etxe, asurantza-poliza ere, hiztegi batuan sartuz'.
- [I102]: 'Iparraldekotzat jo da berba hau aurreko argitalpenean. Badauka zentzurik horren eratorriak ere sartzea? Ez litzateke hobe izanen eratorri eta elkartuentzat aseguru bakarrik uztea [cf. aseguru-etxe, aseguru-poliza, aseguru-agentzia...]?'
- [E116]: 'Uste dut hau Iparraldekoei galdetu behar zaien. Lehendik arautuak ditu Euskaltzaindiak asurantza eta asurantza hartu. Hori ez da eztabaidan. Nik asurantza-etxe eta asurantza-poliza sartzea proposatzen dut, baina Iparraldekoei eman behar zaie hitza. Nire ustez, XK-k dioenak ez du ez bataren ez bestearen alde egiten. Egia da tradizioan segur/seguratu hitzek dutela tradizioa (Iparraldean aski handia), baina hortik Hegoaldean aseguru egin dugu, eta Iparraldean asurantza. Hitz hauek, bai bata bai bestea, berriak dira, tradizio gabeak. Kontua da aseguru oinarri hartuz aseguru-etxe onartzen bada, ea Iparraldean aseguru-etxe behar duten nahitaez eta ez duten eskubiderik asurantza-etxe erabiltzeko. Baina hori, berek erabaki behar dute, nire ustez. Hori da egiten dudan proposamena'.
- [I102]: Nire ustez denon Erabakia da arazoa, euskaldun guztiok "seguru" hitzaren aldagarriren bat erabiltzen dugulako. Beraz, bat nator PSk dioenarekin izen elkartuak sortzeko orduan "aseguru" bakarrik erabiltzea. Nik neurez 'asurantza' bera kenduko nuke baina prozedurak debekatzen du. Ez dugu ahaztu behar "euskara batua" egiten ari garela, ez "euskara bikoitza"'.
- Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ez aipatu nik proposatzen ditudan ASak'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.