Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza antolatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

antolatu, antola, antolatzen
1 da/du ad. Konpondu, atondu. Sareak antolatzen ari zirela. Peza makurtuak zuzentzeko eta higatuak antolatzeko. Hezur hautsiak antolatzen ere ba omen zekien. Garbitu eta antolatu zuen barne hura egin zitekeen bezain ongi. Ile hori antolatu behar dinagu. Zure joan-jinetan denbora asko galtzen duzu; zaude gurekin, antolatuko gara nolabait (Ik. moldatu1 4). Ez zaiteztela izutu; gauzak antolatuko dira.
2 du ad. Prestatu, adelatu; egituraz hornitu. Jendea lerroetan antolatu. Behar zituen bere lan berriko gauzak antolatu. Gela, bulego bat antolatu. Ezin hobeto antolatutako jantoki zabalean. Nola antolatuko zenuke gure herri museoa? Emazteak eman zizkion, ontsa antolaturik bi poltsatan, eraman beharrak oro. Lursailak antolatu. Azpiegitura hobeki antolatu. Irakaskuntza antolatzeko.
3 du ad. Moldatu; ondu. Mikelek haurrentzat ipuin polita antolatu du: Lainoa eta izarra. Euskaraz ez zuen beste libururik antolatu zoritxarrez. Euskara ez dela beste hizkuntzetako hitzez moldakaizki antolatutako hizkera barregarri bat baizik.
4 du ad. Zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatu. Lehiaketa bat, jaialdi bat, ibilaldi bat antolatu. Herri-afaria antolatu da Seguran Realaren igoera ospatzeko.
5 du ad. Egokitu, moldatu. Testua oraingo idazkerara antolatzea beste aldakuntzarik gabe. S. Lagerlof-ek moldatutako ipuina, gaur guk irratirako antolatua.
6 da ad. Norbaitek bere burua konpondu, txukundu. Antola zaitez apur bat kalera irten baino lehen. Joanes ederki bizarra kendurik, ezkontzarako egin zitzaion jantziaz antolaturik.
7 da ad. Ipar. Ados jarri, bat etorri. Antola zaitez zure etsaiarekin, bidean harekin zoazen bitartean. Izan dira erran dutenak ezin antola daitezkeela Jainkoaren justizia eta jatorrizko bekatua.
Azpisarrerak

Aztergaia: antolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antolatu, antola, antolatzen. 1 du ad. 2 Ipar. da ad. 'bat etorri'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: antola hor!

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

antolatu, antola, antolatzen

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.