Euskaltzaindiaren Hiztegia

4 emaitza Prosa bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

prosa
1 iz. Hitz neurtuen inongo legerik betetzen ez duen esateko edo idazteko era. Prosaz idatzi. Prosa landua. Literatura-prosa. Prosa-hizkera biluzi, zehatz, zorrotz eta zalu bat. Eredutzat daukagu Orixe prosa gaietan. Prosa maisuak.
2 iz. Idazle, garai edo hizkuntza batek prosan erakusten duen molde berezia; molde horretan idatziriko lanen multzoa. Euskal prosa. Axularren prosa. Egungo prosa ez da hizkuntza batekoa eta batena, nazioartekoa baizik.

Aztergaia: prosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
prosaiko
1 adj. Poetikotasuna falta duena. Euskal kantak oso prosaikoak, deskriptiboak ziren, gauza bakoitza bere izenez izendatzen zuten. Prosaikoegia, antza, halako poema batentzat.
2 adj. Behar materialak asetzera edo gauza praktikoak egitera gehiegi makurtzen delako, goratasunik, jasotasunik edo emoziorik ez duena, arrunta gertatzen dena. Gure bizimodua prosaiko samarra duk. Ustezko filantropia horren atzean interes prosaikoagoak egon daitezkeela. Eginkizun prosaikoagoak ere sartzen dira, noski, haren lanean. Bizitzaren alderdi prosaikoenei jarri behar izaten baitiegu arreta.

Aztergaia: prosaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 59; ETC: 272.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: prosaiko izond. prosaico, -a [referido a la poesía]; Adorez:0; Labayru: prosaiko 1 adj. Liter. prosaico -ca; NolaErran: [prosaïque] prosaiko. / Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es prosaico / fr prosaïque: Elhuyar: 1 (Liter.) prosaiko: 2 prosaiko, arrunt, baldar, trauskil, oies, zakar, kaskarro / Adorez: 1 (Liter.) prosaiko; 2 arrunt, eguneroko / Labayru: 1 (Liter.) prosaiko; 2 baldar, trauskil, arrunt, zantar, zabar, oies, txatar / NolaErran: prosaiko, arrunt.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

prosalari
iz. Prosazko obren idazlea. Badaiteke prosalarien behar gehiago izatea hizkuntza bat iraunarazteko.

Aztergaia: prosalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

prosazale
adj./iz. Prosaren zalea dena. Prosazalea agertzen zait niri Villasante, olerkarien kaltean, beharbada, inoiz edo behin.

Aztergaia: prosazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.