1 emaitza gidoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:13 | 1999-07-14 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ez dugu aurkitu.
EB (eta B 1) dira gidoi : a) 'testua' adierako 64 (cf. irrati-g., kondaira-g., laborategi-g., zine-g.): A. Lasarte 2 (adib.: "Barriz ere entzun, eta gidoia oinarritzat hartuta, entzundakoaren laburpen idatzia egingo dabe"), KultUrtekaria 1985 ("Irudi eta argazkiaren kalitatean oinarritu da neurri handi batean, gidoia eta aktoreen lana gutxik goretsi dutelarik"), HizkLiter/BBB/3 2 ("Azter itzazu banan-banan hamalau ahapaldiak eta osatu gidoi gisako bat", "Gidoiaz baliatuz azaldu bertsoaren argumentua bospasei lerrotan"), K. Igea 3 ("Lanerako gidoiak: Hauek oroimena lantzea baino gehiago, ikasleari lanean erakusten saiatzen dira", "Gidoiak orientatiboak dira bakarrik, beraz irekiak", "lehenik bisita egiten lagunduko zaituen Gidoia egizu"), Zientzia eta teknika 1986 ("bideo mutuen gidoiak egiteko ariketak"), J.M. Olanga ("Hasiera buruturik duzula, gidoiari jarraituz garatu behar duzu idazlana, ideia nagusi bakoitzari paragrafo bat eskainiz"), Idazleen II Ihardunaldiak ("Guzti horren aurrean, motor / acción esateko garaia baino askoz ere garrantzitsuagoak dira lehen osaketa literarioa [gidoia]"), B. Urkizu 2 ("irakasleek ez dute aurrez idatzitako gidoirik", "Gidoia edo elkarrizketa nahasiagoak direnean, teknika honetan trebetutako irakaslea behar da"), Baietz/3 eta 4 ("Orrialde hau Nor da nor jokurako gidoia da", "telesailaren gidoia"), J.M. Lekuona ("Antzerkiak eta kontaerak textuaren aldetik finkotasun bat eskatzen dute, gidoi bat gutxienez"), I.M. de Lezea ("eszenatokiak eta (...) gidoiak"), I. Zubiri 2 ("Gidoian ez da inoren lobarik agertzen", "Gidoian agertu ez arren ere, ez geneukan zalditik jaisteko asmorik"), Egin 1980 2 ("Gidoia eta marrazkiak, G. Murok", "Gidoia Enkarni Genua eta marrazkiak Jesus Lucasenak"), EHAA 1987 4 ("Gidoi eta egile aukeratua: Angel Amigo Quincocesen 'Ander eta Yul'", "Ordezko gidoia eta egilea: Maria Belmonte Barrenetxearen 'Etchahun, Errakorra'"), Habe 1982 eta 1992 ("Horien gidoiak idazten aritua zara", "Gidoian ere parte hartu du"), Eguna 1990 ("Gidoia taldeko bi emakumeek idatzita dago"), Hemen 1989 ("komik eta zineko gidoiak"), M. Murua 4 (adib.: "Elementu kimikoaren kontzeptuaz jabe zaitezen, ondoko Laborategi-Gidoia egingo dugu"), Natura/OHO 5 (adib.: "Laborategi-Gidoia"), Argia/3 ("Taldearentzat gidoia"), Axelko ("Osagaiak: zerrenda moduan [gidoia erabiliz]"), B. del Teso ("Bigas Lunaren gidoia goraipatu dute"), E. Genua ("'Isil isilik dago' Euskal Herriko kantu bat da, eta kantu hau gidoi bihur dezakegu"), GIE HizkLiter 6 (adib.: "Komikiak marrazkigintza dauka, jakina; baina baita testua eta gidoia ere"), Hitza/5 ("Aurreko datuak bildu ondoren, kondaira-gidoia asmatzeari ekin"), Hizkuntza/6 eta 7 3 (adib.: "Gidoia eta marratxoa"), J. Gimenez ("Big Brother berriak beste gidoi bat jarri du antzezpen horretan parte hartzera prestatu diren aktoreen eskuetan"), K. San Julian ("inor ez da etorriko zer egin behar dugun esanaz, inork ez digu idatziko gidoia"), L. Erriondo ("jarraitu beharreko prozesuari dagokionez erabakiak hartu beharko ditu: hizkuntza hauetariko bakoitzaren presentzia, sustatuko diren funtsezko erabilera gidoi moduak eta lehentasunezko lerro metodologikoak"), MAtx ("kontakizun laburrak, irrati-gidoiak"), N. Mujika ("Gidoia: Steven Zaillan"), PsikolSoz ("Kognizio sozialaren errotze historikoaren ostean, zenbait gako-kontzeptuak agertzen ditugu [Eskema, Kategoria edo Prototipoa, Gidoia]"), Sirimiri/6 3 (adib.: "Hitzaldia egiteko gidoia prestatu"), U. Ruiz ("Antzezteko, arbelean idatziko da testua, pertsonaien sarrerak gidoi batez eta izenaren lehen letraz markatzen direlarik"); b) 'marratxoa' adierako 3: Txill ("Badirudi, hitz batez, "ba-" hau beste modu batera idatz litekeela: berezita, agian, edo gidoi txiki batekin"), Xuxen ("Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak"), Hitz ordena ("Parentesiek, gidoiek edo komek"); gidoigile , gidoigintza eta gidoilari bana (cf. infra).
gidoi : DFrec 11 ('testua'), AB38 12, AB50 17, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan 7 'testua' eta 1 'marratxoa'); gioi : DFrec 1 ('testua'), AB38 2, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.
gidoi : EuskHizt ([esp] ik. hari 3); gidoi : HiruMila (1 resumen, 2 argumento), ElhHizt (Heg. guión), EskolaHE (film baten osagaiak adierazten dituen testua), Lur EG/CE (guión) eta EF/FE (1 scénario; 2 trait d'union), PMuj DVC (gioi: guión); gidoigile eta gidoilari : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.
Erdal guión / scénario formen ordainak: HiztHand: 1 ildo nagusi; 2 marratxo; 3 gertakizun, gidoi; 4 zutoihal, estandarte // HiruMila: 1 marratxo; 2 gidoi // ElhHizt: 1 gidoi; 2 marra, marratxo // Lur EG/CE: gidoi, hari // Lur EF/FE: gidoi, (film, théâtre) hari // XarHizt: agermolde // Casve FE: nolazer(a), hari // HaizeG FB: presenta-molde // PMuj DCV: 1 marra, marratxo, zubi, elkar-ziri, itz-ziri; 2 laburgo, laburki(zun) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF, Azkue Aurkibidea.
HLEH: - / EuskHizt: Ik. 1 hari (3) / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +
EEgunk: "gidoi" / HezkAdmin: guión.
a) ez da nazioartekoa, forma "asmatukoa" da, eta nekez proposa dezake lantalde honek (J-L. Davanti, alderantziz, nekez baztertu ahal izango dela iruditzen zaio, hain hedatua denez; eta Heg. markatuz jaso litekeela); b) ordaintzat proposatu diren hari, gertakizun ere ez zaizkio egokiak iruditzen (gaztelaniazko 'trama' eta 'argumento' adierazteko hobeak izan litezke horiek); c) aitortzen du, ez dakiela ordain egokirik eskaintzen, non eta ez den gidoin horretarako (berr)egokitzen, edo antzezgida modukoren bat asmatzen.
- [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)
- [K201]: "ez da hartu, baina bilatu beharko litzateke agian horren ordainen bat: idazki, izkribu, liburu, hari (Irrati-hari Orotarikoan)...?" (1995-03-27)
- [E123]: Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Andoni Egaña, Jokin Muñoz, Juan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi edo Aingeru Epaltza dira, besteen artean, XX. mendean hitz hau erabili dutenak. Bere horretan onartuko nuke, nahi bada Heg. marka emanaz.
- [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Zehaztapena: Heg.
- Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da forma (orobat gidoigile eta gidoilari), eta Heg. marka duela aipatuko: «gidoi iz. Heg.»
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.