zartatu1, zarta/zartatu, zartatzen
1 da/du ad. Pitzatu, arrakalatu. Zartatu da etxe guztia lurrikararekin. Lurra ikaratu, harriak zartatu eta hilobiak zabaldu ziren. Oinpeko solairua zartatu zaion abere amildua bezalaxe. Mutikotan, neguan, eskugain guztiak zartatuta edukitzen genituen. Ezpainak, zartatuta; ahoa, lehor-lehor. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Teilatu zartatua. Atsoaren aurpegi zartatua.
2 da ad. Lehertu. Lehergailu bat pausatua izan da bulego baten aitzinean, zartatu ez dena. || Oharkabean eskopeta zartatu zitzaion eta eskua zulatu.
3 du ad. Jo. Atseginekin dute herrian aditzen, leheneko pareta pilotak zartatzen.