1 emaitza udaburu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:26 | 2002-03-05 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
uda-buru 1, Ibiñ Virgil ("Uda-buru ezo ta negu buru ozkarbiak eskatu itzazu, nekazari, zeure otoitzetan: Negu legorrak, gari-uzta oparoenak dakarzki ta arloak ere emankorragotzen ditu"); udaburu 4, TAg Uzt ("Bei gazte bi euki arren, ez du izaten udaburuan negurako belarra ondu bearrik", "udaburuz zerualdean batpatean sortu dan odei beltzaren antzean", "Erdi-billoizik ibiltzen dira udaburuan mutillak uretan plisti-plasta", "Orrelaxe ibilli oi dira udaburuan erleontzitik igesegin duen erle-mulko aztoatuak").
udaburu 6, TAg Uzt (OEHko testuinguruetako batean), JMB ("Izan ere, udaburuko iai batzu eguzkiaren benetako kultu edo iaurespidearen agerkizunak dituzute"), J.L. Arriaga 4 ("Horregatik Udaburua [eguna laburtzen hasten den eguna] eta Neguburua [eguna luzetzen hasten den eguna] egun oso bereziak ziren", "Elizak, egiazko Eguzki garaitzailea Jesus zela ta Jesusen jaiotza Neguburu ordez ospatu behar zela erabaki zuen eta Udaburu bezala San Juan-en jaiotza", "Udaburu-San Juan. Udaburuan nahiz Neguburuan, gauza bat da mundu zabalean beti eta edonola behar beharrekoa: Sua, noski"), eta uda-buru 1, J.L. Arriaga (izenburu bezala, "Uda-buru eta negu-buru").
udaburu : Euskalterm 1 ('solsticio de verano', udako solstizio eta udamuga sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.
uda buru : EuskHizt (adib. gisa s.u. buztan: "Martxoa, erdi negu buztan, erdi uda buru"); udaburu : DRA (solsticio de verano), PMuj DVC (solsticio de verano) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
'uda betea, udaren erdia' adierakoa da batzuentzat, eta 'udako solstizioa' besteentzat. Cf., gainera, neguburu arautua, definitu gabe.
-buru.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.