terminal1
1 iz. Garraio linea bat amaitzen den guneko instalazio multzoa.
2 iz. Aireportu eta itsas portuetan, bidaiariak abiatzeko edo iristeko, eta salgaiak bidaltzeko edo jasotzeko prestatuak diren instalazioen multzoa. Roissy-Charles de Gaulle aireportuko 2E terminalean.
3 iz. Gasbide eta oliobide baten bukaeran dauden instalazioen multzoa, gaiak jasotzeko eta gordetzeko prestatua dena. Shell enpresak Forcadosen duen esportaziorako terminalari su eman eta bederatzi langile bahitu dituzte gerrillariek.
4 iz. inform. Ordenagailuaren atala, klabierak eta pantailak osatzen dutena. Ik. kontsola 3. 5 iz. Zirkuitu edo osagai elektrikoetan, sarrera edo irteera puntuetariko bakoitza.