posta1
1 iz. Eskutitzen eta kidekoen garraioa; garraio horren ardura duen herri zerbitzua. Postaz etorri den gutun batean. Postaz igorriko dizkizut liburuok. Posta-zerbitzua. Posta bulegoa (Ik. postetxe). Posta-zigilua. Anaiak posta txartel bat bidali dit Torontotik (Ik. postal). 2 iz. Zerbitzu horrek garraiatzen dituen eskutitz eta kidekoen multzoa. Posta jasotzera joan zen Harry.
3 iz. Zaldiak aldatzeko tokia, pertsonen eta gutunen garraioa bermatzeko, bidean zehar, bi edo hiru legoan behin, jartzen zena; zaldi horien multzoa. Posta etxea. Postako zaldia. San Krisostomok dio lasterka doala gure bizia heriotzaren bila, posta bat bere bidean bezala.