Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pentsatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pentsatu, pentsa, pentsatzen
1 du ad. Gogoeta egin, gogoan erabili; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartu. Ik. oldoztu. Arrazoi guztiak ongi pentsaturik. Arrazoizkoa deritzat horrela pentsatzeari. Pentsa ezazu hura dela zure salbatzailea. Kontuzago pentsatu behar genuke opila non dagoen eta ikatza nora daramagun. Hasia nauzue pentsatzen ez ote nukeen euskaraz ikasten abiatu behar. Ez dakigu zer pentsatu eta sentitu zuen, saio ausart hark zeharo lur jo zuenean. Ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Pentsatu gabe egina. Euskaraz pentsatuak eta esanak. Pentsatzeko modua. Ongi pentsatu.
2 du ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Bada zertan pentsa. Heriotzan behar dugula pentsatu eta hartara prestatu. Bakarrik zugan pentsatuko dut.
3 du ad. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Beti zutaz pentsatzen. Ezkontzaz pentsatzen dugu garaia datorrenean.
4 du ad. g. er. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Nahi eta nahi ez hasi zen pentsatzen behin ere pentsatzera ausartzen ez zen gauzekin.
5 du ad. Ipar. (Dagokion osagarriak -i atzizkia hartzen duela). Ahantz ditzagun oraingoak geroari pentsatuz.
6 du ad. zah. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Zugana Manuela nuenean pentsatu.
7 du ad. Zerbaitez halako iritzia izan. Ik. uste izan. Idazleak gorrotozko uzta joriaz orduan pentsatzen zuena ez zegoen agian orain dirudien bezain oker. || Bada, bai, bestela pentsatzen duenik. Nik ez dut zuk bezala pentsatzen.
8 du ad. Irudimenean sortu edo eratu. Ik. irudikatu; imajinatu. Pentsatzen dut nolakoa izango den zure andregaia. Poztu egiten nintzen pentsatu hutsarekin.
9 du ad. (Aginterako formetan, ondoren datorren esaldian adierazten dena azpimarratzeko edo nolabaiteko harridura adierazteko). Ik. kontuak atera 2. Kale gorrian gelditzen denak, pentsa nondik jango duen! Pentsa gizagaixoak zenbat sufrituko zuen! Eta orain, horrenbeste urte mendian igaro ondoren, pentsa ezazu; honezkero lau hankan ibiltzen ikasiko zuen. Pentsa!, bretoiera frantsesarekin parekatua!; hori doa lege nagusiaren bigarren artikuluaren kontra. Dena beharko zuten; pentsa, pieza bat bi aldiz kantatu beharra izan dute.
10 du ad. Zerbait egiteko asmoa izan; zerbait erabaki. Nagusiak baserria saltzea pentsatu zuen. Esan bezala pentsatu dugu, Lezo aldera joatea. Txomin, beti kantatzen bizitzea pentsatzen al duk?

Aztergaia: pentsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pentsatu, pentsa, pentsatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

pentsatu, pentsa, pentsatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nts-.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.