1 emaitza paria bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2014-11-11 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): paria 15: Berria 12 (adib.: Hartzaileak biktima, paria edo, are okerrago, aukerazale irudia izatea saihestu behar da ahulenak babesteko helburua duten politiketan), Argia 3 (adib.: Familia batek brok egiten badu hipotekan, paria gisa geratzen da; 200.000 familia baldin badira, arazo politiko bihurtzen dira).
EPG: paria 19: Berria 2 (adib.: Sinn Fein paria politikoa izango litzateke, eta iparraldeko hautesleak ez lituzkete inoiz bozkatu dituzten erakunde demokratikoak iraganeko mailan ikusiko), Gotzon Garate 9 (adib.: Gaizto izan bazara, paria edo animalia antzean), Bernardo Atxaga 3 (adib.: Pentsatu nuen eredu ekonomiko europarra ez dela horrenbeste bereizten Indiakotik, eta hemen ere badirela pariak, zeinetarik askok yonki edo barbon bihurtuta bukatzen duten), Josu Zabaleta 2 (adib.: Negar egiteko gogoa eta etsimen urragarria, samin bortitzak eta paria baten lotsak, hori eragin didate), Iñaki Mendiguren (Hala, bere dirua hartu ahal izango zuen gela blindatutik eta... bizimodu berriari ekingo zion, paria bezala), Karlos Zabala (Florent, ahula izaeraz, gogor agertzen zen, helburuaz harago igarotzen zen, aginpidea erakutsi behar zuen aldi oro; eta, gainera, sufrimendu luzeen samintasun hura, paria begitarte goibel hura zeuzkan kaltetan), Koro Navarro (Pariak, lapurrak, lausengariak deitzen zituen estalinistak).
BerriaEL2013: kastak. Asia hegoaldeko kastak: brahmanak (brahimins); gerlariak (kshatriya); merkatari, nekazari eta abeltzainak (vaishiya); eskulangileak (shudra); ukiezinak edo pariak (dalit).
es paria / fr paria: Elhuyar: paria / Nolaerran: paria / Zehazki: 1 (en la India) paria; 2 (de clase social inferior) paria / Labayru: paria / Adorez5000: paria.
Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa. Horrela erabiltzen da.
iz.
Itotzen ari garen paria batzuk besterik ez gara.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.