ordena
1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. Munduan ageri den ordena. Munduko ordenak Jainkoa du bere iturburua. Arimako giro bereziak agertzen dituen lan batean, gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Ordena argia azaltzen du liburuan barrena. || Gizarte ordena.
2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.
3 iz. Erl. Boto nagusiak egin ondoren, erlijioso bizitza daramaten pertsonen elkartea. Ik. anaidi 2. Karmeldarren ordena. Erlijioso ordenak. San Frantziskoren ordenako fraidea. Zistertarren ordenakoa. Ordenako jantzi santua. Ordenako komentu guztietan. Ordenako arauak betearazteko. Bere ordena-lagunei. 4 iz. Izaera erlijioso eta militarra duen erakundea, garai batean helburu nagusia musulmanen aurka borroka egitea zuena. Tenplarioen ordenako zaldun izendatu zuten.
5 iz. Erl. Elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena, horretarako prestatuak diakono, apaiz edo apezpiku bihurtzen dituena. Ordenako sakramentua.
6 iz. Erl. Apaizgoaren mailetako bakoitza. Apaiz ordena edo apaizgoa. Ordena nagusiak eta txikiak. Esan dezatela zer bizimodutakoa den ordena eskatzen duena. Apezpikuak baizik ez du ematen ahal ordena. Apezpikugoa ere ordena bat da.
7 iz. Biol. Klase bat osatzen duten landare edo animalia taldeetako bakoitza. Ordena bat hainbat familiak osatzen dute. Pinuaren ordena. Ugaztun intsektujaleen ordena.
8 iz. Agindua, manua. Bertso bi paratzeko hartu dut ordena.