2 emaitza ondo-esan bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-06-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ONDO ESAN. A) Hablar bien (de alguien, algo), elogiar, alabar, halagar. Santuei ondo esan, / ta leenaz beren adiskide izan. VMg 24. Jentiak bera gaiti ondo esan dagijan. fB Ic I 87. Aberats bati guztiak ondo esaten deutsee, guztiak obeiduten deutsee. Ib. 48. Izan dedilla bada bedeinkatuba ta ondo esana trinidade guztiz altuba. fB Ic III 280. Beste batzuk aurrean ondo esan arren, / atzea emotean laster saltzen eben. AB AmaE 223. Mundu guztiagaitik ondo esaten ekiana zan. Ag AL 78. Ondo esan ondo egokionagaitik. "Decirle bien". Or Tormes 95. Txitak ondo azi ta / senarrai ondo esan. Enb 152. v. tbn. JJMg BasEsc 183. (En las expresiones ondo esanda, ondo esanez, ondo esanagaz 'con buenas palabras', 'con tacto', 'a buenas'). v. infra ONDO ESANEAN. Azten ditu umiak lotsa onian, mankau baga, ondo esanaz ta Jangoikuaren bildurra irakatsijaz. Mg PAb 92. Ondo esanda artu erazitzen dio [kollara bat salda aurrari], [...] ta ala geldika [...] artzen du. Mg CC 207. Ezi bazenduz, txikijak zirianian [...] karinuagaz, maitetasunagaz, ondo esanagaz. fB Ic I app. 28s. Ondo esanda edo zigorra erabillita [...] zuzendu [seme alabaak]. JJMg BasEsc 7. [Sorgiñak] jaten eskeñi zion [...] baña etzion artu. Gero Saulen bi lagunak [...] ondo esanaz jaikierazo eta oiean erazo zuten. Lard 181. Ondo esanaz saiatu zan santua onen biotza irebazi nairik. Bv AsL 63. B) (Uso sust.). a) Elogio, halago, alabanza. Ondo esan, erregu ta palaguekin bezela ekarri nai gaitu. Mg CC 207. Santubeen ondo esanerako ta arimeen oitura onerako sermoiak. fB Ic I VII. Ondo esanaren bidez limurtu omen zuten. Izt C 248. [...] erantzun eutsan ao betean, gizonen alde ondo-esanik gozoena iñoalakoan. Bilbao IpuiB 119. b) Buenas palabras, buenas intenciones. Zer balijo deutsa pobriari zure ondo esanak? Egitadiak dira [...] karidadiaren testigubak. fB Ic I 90. c) (Izt 28v). Consejo, enseñanza. Bañan bere lagunen ondo esanai [...] begiratu bage [...]. Izt C 448. Ondo-esan edo konseju onak eman. Lard 77. Gizon andi onen ondo-esanak aztu, idolo-zaletu [...] eta [...] ondore negargarriak ekarri zituzten. Ib. 132. Bere erakutsi on eta amoriozko ondo esanakin asko irabazten zituen. Ib. 375. Jenobebaren ontasuna, [...] bere eraman andia, bere ondoesanak eta guziaz gañ bere ejenplo ona. Arr GB 140. Azkenez zuri ondo-esan (consejo) bat / nai dautsut emon, iloba. Ezale 1898, 166a. (En las expresiones ondo esanak egin, ondo esan (asko...) egin 'dar (muchos...) consejos'). Oiek eta beste ondo-esan asko eginda, bere agintea utzi zuen. Lard 158. Ondo esan oiek semeari eta aldamenekoai eginda isildu zan. Ib. 206. Lenagoko aldian egindako ondo-esanak eta erakutsiak berritu ziozkan. Ib. 207.
adib: bideratu, bidera/bideratu, bideratzen 1 da/du ad. Bidera bihurtu; gidatu. Saihestua zebilen ardia bideratu baitzen. Zuk bideratzen dituzu giza urratsak. Ondo esanaz bideratu zuen onera. Azkenean, bideratu ziren gauzak. Eztabaida bideratzeko.
ondo esan 281 (batez ere aditzak).
ondo esan (aditza zein izena): Asisko Frantzizko (Ondo dio, bai, olerkari paganoak: "Gurasoen jokabide txarren artean haziak garenez, gaitz guztiak haurtzarotik ditugu segika), Xabier Amuriza (Katxarro jatetxera joan ginan bazkaltzera eta han baegoan emakume rubia bat, oso sinpatikea bera, eta bazkal ostean Rufino nork atara handik? Kariziak eta ondo-esanak egiten eutsazan eta, azkenean, batzordekoek etorri behar izan eben, mogitzeko esanaz, arrastian bere jo behar genduan eta).
Erabilia da; komeni da azpisarrera gisa jasotzea, ongi esan bezala.
Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.