Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza oker bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

oker
1 adj. Lerro zuzena bezalakoa ez dena, artez ez dagoena. Ik. makur1 1. Akerrak adarrak okerrak ditu. Azazkal okerrak. Kale estu eta okerrak. Mutil hanka-oker bat. Oina okerra daukana beti dabil herrenka.
2 adj. Zuzena ez dena. Ik. makur1 2. Lagun okerrak. Gaizkilerik okerrenak. Ene ibilera okerren berri ongi zekien batek. Uste zuzenez nahiz okerrez. Bigarren alde txarra okerragoa da agian. Gorrotoa baino okerrago izan ohi den axolagabekeria. Okerretik okerragora doazela. Ondore txarra guretzat eta, geroan, okerrago dena, erlijioarentzat. Ez da hori okerrena.
3 (Adizlagun gisa). Oker dago zuhaitz hori. Txapela oker zeraman. Honela oker goaz. Liburu honetan oker ezarri diren hitzak zuzentzeko bidea. Kukuak oker jo dio (Ik. kuku). Oker atera da egin dugun gauza. Behin oker jokatu nuelako. Norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, lantzen ez badu, lantzeke geldituko da alorra. Gu baino okerrago bizi da. Inoiz baino hobeto ari beharrean, ezin okerrago jokatuak gara. Hainbat okerrago guretzat. Hori gaizki dago, eta beste hori okerrago. Baina hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Bere hutsegiteak eta oker esanak zuzentzeko. Zu Erramuntxo deitzen zara; oker ari al naiz?
4 iz. Makurra, hutsa; oker dagoen gauza. Gure hutsegite, oker eta gaiztakeria guztiak. Barka bekit, okerrik itzurtzen bazait, presakaegi irakurri dudalako. Prest nago okerrak zuzentzeko, erakusten dizkidaten bezain laster. Maiz esan da, eta okerrik gabe, noski, irakurgai irakurgarrien beharrean gaudela. Nahasmendu hori, zuzen-okertzaileek berek sortu dute, gero oker-zuzentzaile ager daitezen. Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen.
5 iz. Kaltea, gaitza. Ik. oker egin 1. Ez zuen uste lanbide horretatik okerrik etorri behar zitzaionik. Izurrite edo gaitzaldi edo oker handiren bat gertatzen denean.
6 adj./iz. Begibakarra. Zuk, okerraren begia sendatu duzunak, zergatik ez duzu hil hori ere piztuko?

Esaera zaharrak

Aukeraren maukera, azkenean okerra. Itsu baino hobe da oker izatea. Itsuen herrian, okerra errege.

Aztergaia: oker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aurreratze oker.

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.: hori gaizki dago, eta beste hori okerrago. / AS: oker egin: besteren batek oker eginda, niri nahi zidan erantsi, oker egon, oker ibili.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: okerreko, okerrera jo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

oker egin, oker egon, oker ibili.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. / Izond. Adierak zehaztu" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: okerrera egin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.