muin1
1 iz. Animalien hezur gehienen barnealdea betetzen duen gai bigun eta zurixka. Batzuei gustatzen zaie muina, jateko.
2 iz. Zerbaiten zatirik barnekoena. Ik. mami 3. Hitz bitan jaso du erantzunaren muina. Euskararen muina bat baita, alde eta aldi oro. Izan ere, zoriona, bere muinean, zer da? Nik konta ditzakedan gertaerak ez dira gain-gaineko axala baizik, muin gordea estali ez, baina ukiarazten digun itxura sotila. Euskal kutsua badario, barren muinetarik dario, ez axaleko edergarrietatik. || Auziaren muin-muinean gaude. 3 iz. Garuna, burmuina. (Singularrean nahiz pluralean). Errotarri batek muinak lehertu zizkion. Azienda hilen muinak ikertzen zituzten.