moztu, motz/moztu, mozten
1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbaiti muturra edo goiko edo kanpoko zatia ebaki. Soinekoa moztu dut.
2 du ad. Motzago bihurtu. Egunak mozten, luzatzen gauak. Sozialismoak gizonari bere eskubideak moztu egiten dizkio.
3 du ad. Batez ere abereez mintzatuz, ilea moztu. Ardiak mozteko artazi berriak.
4 du ad. Landareez mintzatuz, adarrak moztu. Ik. inausi. Berroak moztea eta apaintzea. Otsailean, arbolak moztea eta landareak landatzea. 5 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. ebaki1 1. Zure eskuak gaizpidea ematen badizu, motz ezazu. Bularrak moztu zizkioten. Azeri buztan-moztuak. Hondo-hondotik moztu. Fruiturik ematen ez duen zuhaitza moztuko duzu. Zuhaitzari beheko adarrak moztu. 6 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Ik. ebaki1 2. Bada korapiloa mozteko modua, askatzen hasi gabe. Erditik mozten den adarra ez da hiltzen, ez loditzen ere. 7 du ad. Zerbaiten jarraitutasuna hautsi. Ik. eten1 2. Irratsaioa moztu. Irtenbideak moztu zizkieten. Ene adiskideak hitza moztu zidan (Ik. ebaki1 3). 1918an generaman martxak iraun balu, norbaitek edo zerbaitek moztu ez balu.