lema1
1 iz. Ontzi baten norabidea edo higidurak gobernatzeko pieza zapala, eskuarki atzealdean, popan ezartzen dena. Lema galdu duen ontzia bezala. Lema eskuinera edo ezkerrera okertu. Lema zuzen badarama. Lemaren kana edo endaitza.
2 iz. Ontzigainetik pieza hori kontrolatzen duen gurpil edo gider modukoa. Halakoetarako garrantzitsua da itsasontziko kapitainak lema hartu eta norabidea jartzea. Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen, ilehoria, burutik oinetaraino zuriz jantzia. Leman doan arrantzale zaharra kantari hasi da.
3 iz. (Agintearen edo kontrolaren irudi bezala). Ik. gider 2. EAJk "lema hartu eta Euskadi gidatu" behar duela esan du Urkulluk. Kirol guztietan dago antzeko arazoa, elkarteen lema hartuko duen jende gaztea falta da. Ezin hobeto darama ontziolaren lema.