1 emaitza ingeniaritza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau77 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:Merkat | 1995-03-30 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
injinerutza parekoarekin batera onartua.
- [E301]: injinerutza [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)
- [I102]: "harrigarria honelako zalantzatan ibiltzea: injinerutza gaztelaniakada maskaratu hutsa da, eta ingeniaritza, ostera, latinaren gainean eraikitako euskal berba bat. Ezagun denez, alde batetik jeinu eta jeinutsu dago latinezko genius-tik diren direlako bidezidorretatik euskarara heldua. Izan ere, jeinutsu hori 'genial/génial' itzultzeko ematen du Tournier-ek. Beste adiera guztiak, baina, genius [cf. ingenius] eta generare-ren gainean eraiki dira hizkuntza guztietan, baina beti kultismo gisa. Izan ere, halakoa da gaztelaniazko 'ingeniero', alegia, 'una persona que fabrica ingenios [máquinas de guerra]'. Izan ere, gaztelaniaz bezala eraikiko bagenu euskal berba, *jeinugile edo horrelako zerbait izan beharko litzateke, ingeniari bat izaten ez dena, hain zuzen ere. Aldiz, latinaren gainean egiten badugu, emaitza derrepentean sortzen zaigu ingeni-ari-tza. Horretaz gain, gipuzkerazko /j/rekiko arazoa ezabatzen dugu" (1996-06-12)
- [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.