hiztegi
1 iz. Definizioz edo beste hizkuntza bateko ordainez osaturiko hitz bilduma sailkatua. Ik. izendegi; lexiko. Hitz bat hiztegian bilatu. Hiztegira jo. Hiztegi orokorra edo orotarikoa. Orotariko Euskal Hiztegia. Euskararen Hiztegi Etimologikoa. Larramendiren hiztegia. Hizkuntzalaritza-hiztegia. Erdi Aroko frantsesaren hiztegia. Ortografia-hiztegia. Sinonimoen hiztegia. Hiztegi elebakarrak eta elebidunak. Frantses-ingeles hiztegia. Liburuaren bukaeran agertzen den hiztegian testuko hitz zailenak jasotzen dira. Hiztegi lanak. 2 iz. Alor, giro, inguru edo pertsona talde jakin batean erabiltzen diren hitzen multzoa. Gazteen hiztegia bospasei hitzetara murriztu zela. Bertan agertzen diren hitzak maiztasun gutxikoak dira 30-40 hilabete bitarteko haurren hiztegian.
3 iz. Pertsona batek erabiltzen eta ezagutzen dituen hitzen multzoa, bereziki, idazle batek erabiltzen dituen edo idazlan batean agertzen diren hitzak. Hiztegi oparoa dauka Andoaingo uruguaitarrak. Axularren hiztegia. Zenbait idazle hautaturen hiztegiaren edo hitz altxorraren gain eraikitako azterketa. Hiztegi aberatseko idazlea. Hiztegi aldetik garbizale xamarra aurkitzen dut.