hartu, har/hartu, hartzen
1 du ad. Norbaitek bere eskuan zerbait jarri, erabiltzeko, edukitzeko edo hartaz jabetzeko. Anton. utzi1. Hartuko dut esku batean gezia, bestean zuzi irazekia. Liburua mahaitik hartu. Bi eskuez hartu. Eskutada bat hartu. Ezpata biluzia eskuan harturik. Haren eskuak bere eskuetan hartuz. Nire arkatzak hartzen ditu beti nire anaiak. Kalera ateratzerakoan, aterkia hartu du. Aulki bat hartu esertzeko. Kutxatilatik dirua hartu. 2 du ad. Zerbait edo norbait nonbait jarri, edukitzeko edo garraiatzeko. Beldurra ematen dit halako ume txikia altzoan hartzeak. Hartu ura balde batean eta txoko batera joan dira, lanera. Hiru bidaia egin ditu Istanbulera, ordenagailu eramangarria bizkar zorroan hartuta.
3 du ad. Norbait ibilgailu batean eraman. Hartzen ditu hiru anaiak gurdian eta badaramatza isil-isilik. Jaun batek bere karrozan hartzen du merkataria.
4 du ad. Norbaitek beste norbaitengandik zerbait bereganatu edo eskuratu. Ik. jaso1 3; errezibitu. Hartu dut zure eskutitza. Sari bat hartuko duzu. Hartzekoak hartzeko edo kobratzeko. 5 du ad. Uzta eta kidekoak jaso, bildu. Bada, hamarrenaren izenak berak dioen legez, hartzen denetik hamarretik bat zor zaio Jaungoikoaren Elizari. Zaldibiako bikario jaunak bere etxeko baratzean txila erdi bat txitxirio erein eta hartu izan dituela zazpi lakari. Izerdia ugari, soroetan hartzeko arto eta gari.
6 du ad. Ehizan, arrantzan eta kidekoetan, atxiki, harrapatu; pertsonez mintzatuz, atxiki, ihes ez egiteko moduan atzeman. Ik. ehizatu; arrantzan egin; preso hartu. Hartu ditudan arrainak dakartzat portura. Iaz ere ez genuen atun askorik hartu. Azeriak burdin lakio bat ipinirik hartzen ditu. Han sarritan ibilia zen Nikanor sugandilak hartzen. Gerran hartutako gatibuak. Nire herriaren kontra hasi zirenean, sutu nintzen eta prest nengoen edozeinekin borrokan hasteko; gero poliziek hartu ninduten. || Zure bihotza hartzeko botako dut sarea. 8 du ad. Norbaiti, leku batean ostatu eman. Apopiloak hartzen dituen etxea. Bere etxean hartu zituen ihes zihoazenak.
9 du ad. Harrera egin. Ministroa errukitu egin zitzaion eta bere jauregian hartu zuen.
10 du ad. Norbaitek beste norbait, lan hitzarmen edo kideko baten bidez, lan baterako lotu. Beste morroi gazte bat hartu zuten eurei laguntzeko lan guztietan. Hartu dudan artzain berriak gauza onik ez dit egiten.
11 du ad. Ezkondu. (senarra, emaztea, laguna eta kideko hitzekin). Fidagaitz hutsa delako dabil andrerik hartu ezinda. Oraindik ez daukadala senarra hartzeko gogorik. Laster laguna hartzekoa du gure haurretan gazteenak, lehendik ere bi baditugu ezkondurik daudenak.
12 du ad. Aipatzen den eran tratatu. Zerbait edo norbait gogorki hartu. Nola hartuko ote nau, gauza den bezala esaten badiot? Indarrez hartu.
13 du ad. Aipatzen den eran ulertu, interpretatu. Esaldi bat hitzez hitz hartu. Txantxetan hartu. Erabat harturik, ongi dago.
14 du ad. Bereziki janariez mintzatuz, gorputzean barneratu. Zer hartuko duzu gosaltzeko? Hartzen dituen janariak eta edariak. Sendagai bat hartu.
15 du ad. Kolpeez, gaitzez eta kidekoez mintzatuz, jaso. Ik. jasan 3. Nahiago zukeen ukabilkada bat hartu. Zorionekoak zuzentasunagatik gorroto eta erasoak hartzen dituztenak. Nekeak, penak, tormentuak eta heriotza pozik eta zeruagatik hartu. 16 du ad. Leku batez, bereziki hiri edo gotorleku batez, indarrez jabetu. Ik. okupatu; inbaditu. Hiri bat etsaiei hartu. Kartago ere hartuko zutela. Siriako errege batek hartu zuen Jerusalem. Pixkanaka beti aurrera zetozen, Donostia inguruko mendi eta herri denak hartuaz. 17 du ad. Kendu, lapurtu. Ugazabari isilik lukainka hartuta nator. Gezur txiki bat esatea, sagar gordin edo azaburu bat norbaiti hartzea, nahigabe bat besteri ematea. Hartzen edo kentzen dela besteren gauza jabearen borondatearen kontra. Zazpiko urrearekin bostekoa hartu dio.
18 du ad. Zerbitzuren bat emateko prestatua den ibilgailu, gela edo beste zenbait baliabide denbora-bitarte jakin batez baliatu. Ik. okupatu 3. Aulki guztiak hartuta daude, ehundik gora lagun. Taxiak hartuta zeudela ematen zuen, eta hartuta ez zeudenak ez ziren gelditzen. Telefono linea harturik zegoen. Mahai bat hartu eta menua arretaz irakurri zuen. 19 du ad. Gaitz, sentimendu edo kidekoek norbaitengan erabateko eragina izan. Oinaze ikaragarri batek harturik. Egiteko batek hartzen zaituenean. Gaitz handi batek hartu eta, korde gabe, hilotza bezala erori zen. Dardara batek hartu nau, burutik hanketara.
20 du ad. (Gauak, ekaitzak...) ustekabean harrapatu. Ilunak hartu zituen Jakob eta Laban. Gauak etxera baino lehen hartu ninduen. Ekaitz beldurgarriak itsas handian hartzen dituenean.
21 du ad. Tokiren baterantz joan. Ik. jo1 12; egin1 14. Hiri aldera hartu du. Egun hartan bertan Bordele aldera hartu zuen. Esan digute honantz hartu zutela. || Donostiarako bidea hartuz. 22 du ad. Ibilgailu batean sartu norabait joateko. Autobusa hartu. Ameriketara doan lehen itsasontzia hartuko nuke. Taxi bat hartu eta hotelerantz abiatu zen. Hamabietako trena hartu behar zuen. Autoa hartu eta ziztu bizian irten naiz harantz.
23 du ad. Alokatu, errentan hartu. Paristar horiek gure herrian bazuten hartua etxeño bat polita. Gela bat hartu dut Landetako hotel batean.
24 du ad. Tresnaren baten bidez (hotsak edo irudiak) jaso. Aski luke behin magnetofonoan hartzea gure kantaldia. National Geographic ekoiztetxeko kamerak Iruñean dira egunotan, sanferminetako irudiak hartzen. Telebista kamerek hartu zuten haren irudia, eta albistea mundu osoan barreiatu zen ordu gutxian.
25 du ad. Norbait zeregin baterako edo laguntzaile gisa onartu. (Artikulurik edo kasu markarik ez duen izen batekin). Ik. lagun hartu. Bera hartzen dut lekuko. Inazio hartu zuten buruzagi. Ararteko har dezala Ama Birjina. || (Izena ezabaturik). Joan zen Jauna dizipuluak harturik. Lehorrera denean, lagun bat hartzen du Frantziskok eta Talamora abiatzen da. 26 du ad. Norbaitek beste norbait aipatzen den mailakotzat onartu. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Alabatzat hartu zuen. Jesus erregetzat hartu behar zutela. Neska gazte bat hartu zuen andretzat. Antzinako liburuak eredutzat hartu. Gizonaren semea hartu behar duzue etsenplutzat.
27 du ad. Norbait edo zerbait aipatzen dena dela uste izan. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Ik. eduki1 4. Zorotzat hartzen zuten. Umetzat hartzen ninduen artean ez nintzen inora joango. 28 du ad. Zerbait beste zerbaiten gainean hedatu, zabaldu, zerbaitek beste zerbait estali. Etxe guztia hartu zuen erre usainak. Mendi guztia hartua da kanaberazko sasi batez. Gure behe lainoak hartu ditu mendiak bazkalostean. Emeki-emeki gau beltzak hartzen ditu bazterrak.
29 du ad. Barnean hartu. Eguzkialdeko neurri batek gutxi gorabehera 40 litro hartzen zituen; beraz, oso handiak ziren upel haiek. Hiru bat kilo baba hartzen zuen lakari batek. Poltsa sendoak dira, hainbat kilo har ditzakete apurtu gabe. || Gaitasunen bat gutxitua duten pertsonek gizartean normal parte hartu behar dute, eta, horretarako, denok barruan hartzen gaituen gizartea behar da.
30 du ad. Gorputzeko pisuaz edo kiloez mintzatuz, gehitu. 85 kilo ditut; bi kilo hartu ditut. Garai horretan irensten dituen esnearen eta elikagai osagarrien azukreek eta gantzak pisua hartzeko beharrezkoa den energia emango diote haurrari.
31 du ad. Norbait (elkarte, kongregazio edo kideko batean) onartu. San Frantziskok ez zuen bere ordenan inor hartzen, munduko gauzentzat zerbait amodio zuenik. Nekazariek elkarrekin bildu behar lukete, euretarikoa ez denik baltzu horretan hartu barik.
32 du ad. Landareez mintzatuz, sustraitu, sustraiak egin. (nor osagarririk gabe). Hiru pago landare sartu nituen eta batek bakarrik hartu du.
33 Maitatua, estimatua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Emakume batzarretan ere bazituen Mariak lagun hartuak. Txakurra guztiz hartua zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen. Bere bizitzan bi debozio guztiz hartuak izan zituen.
34 du ad. Ipar. Ulertu. Ik. hartze2. Ezin har dezaket nola daitekeen gauza hori. 35 du ad. Ipar. Isurkari, ore eta kidekoez mintzatuz, gogortu. (nor osagarririk gabe). Zementuak ez du ongi hartu.