Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza falta nabaritu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

falta nabaritu
ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta sumatu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. mira egin 2. Ez nuen ezeren falta nabaritu. Hire falta nabarituko diat. Pozik nengoen, baina familiaren falta nabaritzen nuen.

Aztergaia: falta nabaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Saio bat egin da falta nabaritu, faltan bota, falta sumatu, mira egin lematizatzeko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

falta ikusi G 1 (Cb Just: "Anaiak diruaren falta ikusi, ta lapurra ill nai zuen"); falta nabaritu EB 1 (MEIG: "Bestetan sartzeke, gorago nabaritu dugun -n falta berbera seinalatuko dut huts-hutsik hemen ere"); mira egin 'falta nabaritu' adierarekin, EB 1 (MEIG: "ez nintzen luzaroan libre egon, gero mira egiteko adina ez, bederen") // Ik. horiez gain OEH argitaratuan AS gisa emandako eskas aurkitu (EZ Noel: "Arratsean direnean / urrun bidean bathu / Jesus haur mansoa dute / biak eskas aurkhitu"; Lg II: "Bere semea eskas aurkhitzean"; Daguerre in Brtc: "Irakurtzen baduzu lehiatu gabe (...) ez duzu deus ere eskas aurkhituko") eta eskas izan .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira falta nabaritu 5 (J.A. Arana M.: "Batek baino gehiagok nabarituko zuen eskualde baten falta: Gipuzkoa"; PGoen: "bereziki txosten hau gertatzerakoan, nabaritu nuen aipatzen dudan osotasun falta"; Oinarri/2: "aspertu egiten zen eta zerbaiten falta nabaritzen zuen"; A. Albisu: "Basoko otsoek nabaritu zuten Xikerren falta, baina ulertzen zuten bere desagerpena"; Hemen 1987: "Gainera, entrenamendu falta ikaragarria nabaritzen zen, bakarren bat salbu"); falta sumatu 1 (LingKonputaz: "Maila morfologikoan ez bezala, sintaxian horren falta nabaria sumatu dugu"); faltan bota 13 eta faltan sumatu 3 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

falta ohartu : DFrec (Azurm: "egungo idazleak bait horren falta ohartu beharrik ere ez du"); mira egin : HiztEn ("zerbait edo norbaiten eza nabaritu"), LurE ("falta nabaritu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: falta nabaritu ("penaz gogoratu norbaiten (edo zerbaiten) galera edo gabezia; ik. mira egin"), mira egin ("falta nabaritu") // ElhHizt: mira (mella, falta, vacío) // EskolaHE: mira egin ('falta nabaritu') // PMuj DVC: mira (1 mella; 2 mira egin: extrañarse de algo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

esapide aski librea dirudi, baina hori eman du Euskaltzaindiak mira egin azpisarreraren definitzaile gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.