eder1
1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!
3 adj. adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.
4 adj. adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.