1 emaitza dote bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau62 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1994-02-23 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
- [E124]: "dotedun hitza ere sartuko nuke, OEHn ere agertzen dena. Gure etxean eta eskualdean asko erabili izan da. Herri kantetan ere aurki daiteke. OEHn aurkitzen den dotezale ere sartuko nuke, arrazoi berberagatik. Toribio Etxeberriak Eibarren jasotako hitz biok, barra barra entzun ditugu"
- [E210]: "Oharra: Mundu juridikoan dote delakoa ezkonsaria da, eta, horregatik, komeni da hori agerraraztea: dote Zuz. e. ezkonsari"
- [E115]: "ezkonsaria"
- [E116]: "ongi ulertu badut, baztertu egin nahi du AUk, "e. ezkonsari" markatuz; TXPk, berriz, onartu egin nahi du, 'ezkonsaria' adiera emanez. Bi ohar, nire aldetik: a) ez dut uste izartxoa dagokionik, duen bezalako tradizioa izanik (ik. OEHkoak), eta onartzekoa da, nire ustez, eman beharreko azalpenak emanez; b) egia da OEHk ez duela 'ezkonsaria' adiera besterik aipatzen ('dohaina' adieraz gain, alegia) eta, dirudienez, ez duela beste adierarik izan gure tradizioko idazlanetan; bestelako idazlan batzuetan, ordea, 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak' adiera ere badu (analogiazkoa-edo izan liteke adiera hau, gaztelaniaz eta frantsesez bezala, noski; gogora komentu eta monasterioen historiak, edo emakume batzuen bizitzak; ikus EEBSn, adibidez, J.A. Ugarte, Zeruko mana gozoa, 666: "[Isabelek] guraso beartsu, pobreai laguntzeagatik, eta lekaimetxe, edo komenturako, doterik etzualako..."). Nire proposamena: "dote iz. 1 'ezkonsaria, ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak'. 2 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak'". JLLk aipatzen dituen dotedun eta dotezale berriak, forma berri guztiak bezala, hurrengo itzulian ikusiko ditugu, informazioa bilduz (ez ditut aurkitu EEBS eta gaurko euskararen corpusetan)"
- [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin".
- Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "dote iz. 1 Sin. ezkontsari: Joanak dote ederra ekarri zuen ezkontzara. 2: mojagaiaren dotea poliki estimatu zuten".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.