Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bizi izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bizi izan, bizi, bizitzen, biziko
1 da ad.-lok. Bizia izan, bizirik egon. Zeren iruditzen zait oraino bizi zarela. Semea bizi da, baina senarra aspaldi hil zen. Ez ezazu orain hil, utz iezaiozu beste urte batez bizitzen. Euskara bizi delarik eta bizi deno, ez du beti batean irauten eta ez du iraungo. Bizi den artean. Batasuna beharrezkoa da, hizkuntza biziko bada.
2 da ad.-lok. Adierazten den denboraz bizia izan. Egun batez bizi diren arrosak bezala. Ehun urte bizi izan zen. Luzaz bizi.
3 da ad.-lok. Bizirik irauteko bideak izan. Bizitzeko behar duena. Bizitzeko lan egin. Ozta-ozta irabazten du bizitzeko lain. Gizona ez da ogi hutsez bizi. Norbaiten bizkarretik bizi. Zu nondik eta zertatik bizi zara?
4 da ad.-lok. Halako bizimodua eraman. Ongi bizi. Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Gaizki bizi dena gaizki hilko da. Elkarrekin bizi izan dira. Betiko bizitzaz ahazturik bizi dena.
5 da ad.-lok. Aipatzen den lekuan bizitza edo bizitza zati bat igaro. Orain arte atzerrian bizi izan da, orain Iruñean bizi da, baina datorren urtetik aurrera Bilbon biziko da. Gasteizen bizitzera behartu dute. Ez da erraza han bizitzea. Bost urtez bizi izan da Madrilen. Txabola batean bizi arren. Bizi garen giroan. Betiko biziko zara ene gogoan.
6 da ad.-lok. Aipatzen den denboran bizitza igaro. Erdi Aroko garai latzetan bizi izan zirenak. Gure aurretik bizi izan diren guztiak.
7 du ad.-lok. Biziarazi. Antzinako esaera da, bakoitza bizi duela bere zoroak. Hizkuntza gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute.
8 du ad.-lok. Zerbaiten bizipena izan. Bizi izan dituen gertaeren oroitzapenak.
9 du ad.-lok. Bizirik izan. Ama behintzat bizi zuen Manuelek garai hartan. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak. Gogoan bizi dut nola iritsi ginen Lekunberriko mugara.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Neke gaberik ez da bizitzerik. Nola bizi, hala hil. Sugea hilagatik sugekumeak bizi. Urdea hil eta kurrinka bizi.

Aztergaia: bizi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizi izan, bizi, bizitzen, biziko. da ad.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"ama bizi du" modukoak seinalatzea komeni da, besteren artean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "bizi izan / bizitu-2 ('vivir, habitar'): 42.13: Honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan). Bi aukera daude: bizitu, bizitzen, bizi(tu)ko eta bizi izan, bizi izaten, bizi izango" (1995-01-09)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.