1 emaitza bizarzuri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4B:EEBS:006 | 2002-11-12 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-09-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
bizar(-)zuri 10: It Fab ("baña libertadea nueneko izan, bizar-zuria eta buru-solla nintzan"), Gy ("Segur ez zinduken nik erran beharrik; / Etzare egiña ukhaiteko / Bizar zuri bat lekaio!"), Ag AL ("Gizon bizar-zuri ainbeste urtekoa, arrazarik zarrenetakoaren aurkeztaria"), Or ("An zegoan gizon bizar-zuri bat"), Tx ("ta aitona zar bizar-zuri bat trallan duela aurrian"), Ldi IL ("Zortzi-bat-amar bildu diraneko, Roio Vilanova bizar-zuria dugu zutik, itzaren yabe"), Anab Aprika 3 (adib.: "Ostera joan giñan gizon bizar zuriagana, gizon atsegiña ala ere, ta, eskupekoa emanez, etorritako bidetik alde egin genuan", "gizon zaar bat bizar zuria, lurrean exerita"), NEtx Antz ("Aita Jaungoikoa, bizar-zuri, azkenengo"); eta bizar zuridun (eta bixar, b. zuri- zuridun) 4: Ag AL ("Bai, eurak dira, ta onako aitona zaar ule ta bizar zuridunagaz izketan dagoan ori, Pedro Mari Mendiolako iauna berbera"), Kk Ab ("ule ta bixar zuriduna, koronel zana edo ixana"), Or ("gerrirañoko bizar zuridunak erantzun zion semeari") Alzola Atalak ("Bizar zuri-zuridun zaldun zarra bakarrik ikusten da ortuan eta sagastoian, noiz beinka fraide zar bategin berbetan").
bizar(-)zuri (eta bitxar-zuri, bizarzuri) 10: Euzkadi 1916 ("Bitxar-zuri" #mdash# egile-izengoitia), Kk Ab (OEHko agerraldi bera), ZA ("Bai-dua tapa-tapa mendiz-gora lekaipuru bixar-zurija"), Lab 3 ("Matusalen bizar-zuriren semea", "Nork ez du ezagutzen ereille izan dan aspaldiko napar-euskaldun praille bizar zuri onbidetsu ta langillea?"), J. Sarrionandia ("Zurezko mahai dastatu [sic] batetan bakarrik eseria, bilatu dut gizona, bizar zuri eta azal zimurtua"), J.M. V. de Mendizabal ("Zuek eta zuen mezulari leiala duzuen Bizarzuri jatorrak ez diguzue nire adinekoei hutsik egin"), M. Elorza ("Bizarzuri maitea"), J.K. Igerabide ("Agure bizarzuriak ez zuen zirkinik ere egin bere hatz majikoa galdu zuenean"); eta bizar zuridun 1, P. Ezkiaga ("Agure bizar zuriduna zutik zegoen bere alboan").
bizar zuri : DFrec 1 ("bizar zuria zutitu egin zen"), AB38 1, LurE (adib. gisa); bizarzuri : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, Euskalterm.
bizar zuri : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (adib. gisa); bizarzuri : ElhHizt (izond.); bizar-zuri : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.
LBeh (2012-05-30): Bizarzuri 31: Berria 27 (adib.: animazio zenbait pentsatuak dituzte, bai Bizarzuriri bai Olentzerori lekua emanez), EiTB 3 (adib.: Gabon-gauari buruz bestelako ideiak dituzte bai Bizarzurik eta Beleneko Atariaren pertsonaiek), Argia (Bizarzuri itxurako xaboia ere banuela maletan); bizarzuri 2: Berria (Olentzero, pertsona kapitalista bihurtzeaz gain, bizarzuri kristau moderno antzekoa bihurtu dugu); Bizar Zuri 49: Berria 33 (adib.: Olentzero, Bizar Zuri eta Errege Magoak), EiTB 2 (Bizar Zuriren Ipuina eskainiko da), Diario Vasco 14 (adib.: Getariako haurrek ere Bizar Zuriren bisita jasoko dute)
EPG: bizarzuri 15: Herria 9 (adib.: aurren gastatzeko sasoina beraz, dena Bizarzuri eta Olentzero, ez da segurik besterik aditzen eta ikusten), Berria 2 (adib.: Bizarzuriz jantzitako gizon bat Legebiltzar aurrean kateatu zen, eta Poliziak atxilotu egin zuen), Patxi Zubizarreta 2 (adib.: horrek pentsarazi zien mutil hura agure bizarzuriaren plazererako zela, haren gutizia bat baino ez), Koldo Izagirre (Bizarzuri hori?), Haritz Gorrotxategi (herrira itzultzen den agure bizarzuriaren kondaira); Bizar(-)Zuri 7: Herria 6 (adib.: Bizar-Zuri edo "Papa Noel" frango harat eta hunat alde bat ibilki, haur ttipiak lilluratuz, Olentzero zaharra ere hasia delarik mendi zoko zonbaitetan bere oparien prestatzen...), Berria 1 (Anttonek Vladimirrengandik ikasi du, besteak beste, Ukrainan ez dagoela ez Olentzerorik ez Bizar Zuririk); badira gehiago baina libreak.
BerriaEL2013: Bizarzuri (Pere Noel*, Papa Noel*). Filmean, erretiroa hartu nahi du Bizarzurik.
EIH: adib. / ElhHizt: bizarzuri / EskolaHE: -
Euskaltzainek kendua: (HBL) bahuvrîhi librea. // Corpusean maiztasun handiz agertu dena Gabonetako pertsonaia da (ikus olentzero arautua).
bahuvrîhi librea.
Adierazle egokia da eta horren premia dago Eguberrietako pertsonaia izendatzeko. Letra larriz jasoko da osaera arruntetik bereizteko. Bide batez, Olentzero sarrera arautuak ere letra larriz azaldu beharko lukeela aipatu da eta horren berri emango zaio Euskaltzaindiari.
-zuri.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.