Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berri
1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute.
2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.
3 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.
4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? "Jaunak, hara zer dioen nagusiak", esan zuen berri-ekarleak.
[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Idi zaharrari, arran berri. Errege berri, lege berri. Okin berriak, bahea zuri. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

informazio, berriak

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. / AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berri agertu, berri entzun, berri izan, berri jaso, berriren berri .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berri eman ("atzoko istripuen berri eman du egunkariak"); berri jakin; Berri On ("Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera"); berri-paper

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond. ("dirua ateratzeko modu berriren bat sortu"; "handik etorri berri zela"); 2 iz. ("gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. /Izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: azpi-sailkapen horretan "etorri berri" edo aipa. AI: "berri | EArau: 1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera. AS gisa gehituz: berri agertu: ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako, berri entzun, berri izan: euskarazko liburu bakar baten berri izan dut, berri jaso, berriren berri Bizk. 'berriz'. Berri-berritik 'hasiera-hasieratik': berri berritik egin zuten etxea. Oso zabaldua. Berritik 'hasieratik'. Oso zabaldua".

 - [E116]: "konforme nago. OEHk ere biltzen du informazio hori".

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.Erabakia (2005-03-18): "OK baina muga jarri, (Naf bakarrik)".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus