balio izan
1 du ad.-lok. Balio edo prezio jakin bat izan. Zenbat balio du horrek? Orain ehun euro balio du, baina datorren urtean gehiago balioko du. Egunkariek gutxiago balio dute astegunetan.
2 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa izan. (asko, zerbait eta kideko adberbioekin). Asko balio duela Jainkoaren errukiak. Ederki erakutsi du zer den eta zenbat balio duen idazle baten hiztegi osoak. Ez al du ezer balio gure arteko maitasunak? Peredak adina balio du beharbada Txomin Agirrek.
3 du ad.-lok. Gauza bat aipatzen den beste baten balio berekoa izan. Ordea, haren bihotzak urrea balio du.
4 du ad.-lok. Balioduna izan, eraginkorra izan. Kantuak balio dizu loak uxatzeko. Zer balio dio gizonari mundu guztiak, bere arimaren kaltean bada? Egia da balioko zuela bataioak, hartzailea behin bakarrik uretan sartu balute ere. Han esanak balio du hemen ere.
5 du ad.-lok. Egitekoren baterako egoki edo erabilgarri izan. Ez duk balio zume bat bihurritzeko. Ez dut uste ezertarako balioko lukeenik harekin eztabaidan hastea. Ez du sendagiletarako balio. Zulo hark bizilekutzat balio zion. Esker onaren aitormen gisa balioko ahal du esku-erakutsi kaskar honek!
6 du ad.-lok. Merezi izan. (balio du + aditz izena eta zer balio du + aditz izena esamoldeetan). Ez dakit balio duen gauza horren hemen aipatzeak. Ez du balio orain etxea konpontzen hastea. Zer balio zuen tematzeak? Zer balio zuen hain urrun joatea hor zelarik hurbilago Frantzia?