1 emaitza autoestimu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-09-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-06-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2013-06-10): autoestimu 135: Deia (Saioetan gorputzaren ezagutza, autoestimua, erlaxazio-ariketak), Consumer 26 (adib.: Autoestimuak garrantzi handia du gizakion komunikazioan), Berria 48 (adib.: ez dira garestiak eta autoestimu maila igotzen dute), EiTB 22 (jokoek eta irakurraldiek genero berdintasuna, autoestimua, euskal mitologia, magia, idazketa, zientzia eta teknologia berriak bezalako gaiak jorratuko dituzte), Jakin 2 (Horretarako ideia ona deritzot norberaren autoestimu hautsia berregitetik hasteari), Argia 19 (adib.: Autoestimua lantzen dugu), DiarioVasco 17 (Autoestimuari buruzko bigarren hitzaldia); autoestima 38: Berria 3 (Neoliberalismoak ez baitu ulertzen kulturak enplegua indartzen duela, eta are gutxiago ulertzen du autoestima kolektiboarentzat onuragarria dela), EiTB 7 (Autoestima indartzeko aholkuak), Jakin 2 (Irakurlearen autoestima nabarmen puzten du horrek), Argia 10 (Euskaldunon autoestima eta euskaldun sentitzearen harrotasuna berriro aldarrikatzeko balio izan du), Diario Vasco 16 (nerabea eta sexualitatea eta, nerabea eta autoestima.).
EPG: autoestimu 61: Berria 35 (adib.: Autoestimurik ezak ere ez du neurri batean ezkontzarako bidea errazten?), Luis Elberdin 11 (adib.: horrek autoestimua sendotu egingo die), Patxi Zubizarreta 3 (adib.: kontu egin hire gorputzari eta hire autoestimuari), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: sentsazio hark bere autoestimua areagotzen zuela), Aingeru Epaltza 2 (adib.: Hemezortzi urtetan norberaren autoestimuari ez dio kalte handirik egiten), Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: automesprezua eta autoestimuaren galera askoz ere arma indartsuagoak dira), Anjel Lertxundi 3 (inoren autoestimuak asko irabazten omen du), Joxerra Garzia (Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokonfiantza eta autoestimua bermatu izana), Mikel Hernandez (neure autoestimu gehiena galdu nuen); autoestima 29: Berria 7, Patziku Perurena 8, Iñaki Segurola 4, Jon Arretxe 2, Arantxa Iturbe, Pako Aristi, Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro, Joxerra Gartzia, Jasone Osoro.
BerriaEL2013: autoestimu (autoestima*).
es autoestima / fr estime de soi: Elhuyar: autoestima Psikol./ Nolaerran: - / Zehazki: autoestimu, buruestimu, buruerrespetu / Labayru: autoestimu, autoestimazio / Adorez5000: -.
estima* e. estimu (euskaltzainek isildua).
Adierazle egokia da, erabilia eta horren premia dago.
- [E306]: "gaur egun erabat beharrezkoa (eskolan, enpresan, psikologian...); sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)
- [K201]: "edo autoestimazio: Espainiako Academiaren Diccionario de la Lengua Española-ren argitalpen berriak, 22.ak alegia, hartu egin du autoestima hitza eta guri ere komeni zaigu halako bat itzulinguru luzeetan ez ibiltzeko. autoestimu edo autoestimazio bultzatuko nuke nik" (2001-11-02)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.