Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza amets bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

amets
1 iz. Lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak. Bere ametsa adierazi zion. Ea ametsen batean sinetsi duzun.
2 iz. Itzarririk eratzen den irudipena, bereziki desira biziak eragina; gertagaitza izanik ere, gerta dadin nahi den gauza. Gaztetako ametsak. Amets eroak. Esnatu ziren Malentxoren bihotzean aurreko egunetako erreminak, egonezinak eta amets zoroak. Ez da amets hutsa. Aspaldiko ametsa da gizakiarentzat hegan egitea. Ez gaitezen gal amets bideetan barrena. Ametsen erresumatik lurrera jaitsi.
Ohiko lexiak

Aztergaia: amets

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: amets egin, ametsetan, amets izan: askatasuna dute amets.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, azpisarrera gisa, ametsetako , ametsetarik , ametsezko , txakur-amets ; eta adib. gisa, amets txar.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

amets egin, amets izan ("askatasuna dute amets")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "txakur-amets: Esanahia azaltzea komeni da" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'sarrera honetan ematen den adibideen artean bat txarto dago, amets egin ez baita aditz iragankor bat, iragangaitza baizik. Horregatik ametsetako azpisarrera bai da 'amestua', baina ezin daiteke 'amets egina' izan, norbera izan daitekeelako asko amets egina, baina inolaz ere amets egina, hau da, ametsen objektua. Kendu behar da. Gainera argi utzi beharko behin betiko 'egin-dun' aditzak iragangaitzak direla, hau da, osagarri zuzenik gabekoak, ergatiboa, eta edun laguntzailea erabili arren'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E210]: 'Azpisarrera moduan, amets egin gehitu nahi da. Zergatik ez ametsetan egin?'

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'ez dut ongi ulertzen zertara datorren AEren azalpena, baina badirudi euskaraz zerbait ametsetakoa baldin baduzu, hori amestua izan dezakezula eta horretaz amets egina ere izan zaitezkeela. Beraz, 'ametsetako' hitzaren definizioa zuzena da, gaizki ulertzen ez badut. Bestetik, OEHn 'amets gaizto', 'amets irudi', 'ametsez' ere ageri dira. Nik uste osatu beharko litzatekeela kontua. Hortaz, eta AUk dioena bilduz, hau jarriko nuke nik, aski ezaguna den zerri goseak ezkurra amets esaera zaharra gaineratuz: amets [eta AS gisa] amets egin / amets gaizto / amets irudi / amets izan askatasuna dute amets / ametsetako 'amestua, amets egina' / ametsetan / ametsetan egin / ametsetarik Ipar 'ametsetan' / ametsez / ametsezko / txakur-amets [eta adibide gisa] amets txarrak izan ditu bart gauean, zerri goseak ezkurra amets (Es. zah.)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): EArau 123: 'amets iz.: amets txarrak izan ditu bart gauean; zerri goseak ezkurra amets; amets txar. [eta AS gisa] amets egin / ametsetako izlag. 'amestua, amets egina': ametsetako lukainka. / ametsetan / ametsetan egin / ametsetarik adlag. Ipar. 'ametsetan'. / ametsez / ametsezko / amets(-)irudi / amets izan du ad.: askatasuna dute amets. / txakur(-)amets'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus