1 emaitza airbag bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-06-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): airbag 52: Consumer 29 (adib.: Airbagek 58 segundo milaren behar ditu puzteko), Berria 4 (adib.: Istripuan ez nuen korderik galdu, kaskoaren airbagak primeran funtzionatu zuelako), EiTB 16 (adib.: Gizonezko bati 'airbag'ak eztanda egin dio eta begiak zauritu ditu, suhiltzaileek jakitera eman dutenez), Argia 3 (adib.: erabil liteke biomedikuntzan, zauriak sendatzeko bendetan edota lotailuen konponketan, edota ordezkapenean, balen aurkako txalekoetan, automobilen airbagetan, kirol arropan...).
EPG: airbag 6: Berria 2 (adib.: Amak, berriz, gorputz osoan ditu kolpeak eta oinazeturik du, eta segurtasun gerrikoak zein airbag-ak sorturiko erredurak ditu aurpegi eta bularraldean), Jon Alonso (Alboetako airbag-a, bai ala ez?), Koldo Zuazo (Esate baterako, honako hauek: airbag, bikini, boom, casting, charter, chip, doping, gigolo, hacker, jakuzzi, lifting... ), Piarres Aintziart (Oinetako airbagaren medioz oinak bide gogorrean goxoki jartzen zaizkit.), Karlos Linazasoro (Zenbat airbag dauzka honek, Guisfredo?).
BerriaEL2013: airbag. Aire poltsa.
es airbag / fr airbag: Elhuyar: aire-poltsa, airbag / Nolaerran: airbag, aire-poltsa / Zehazki: aire poltsa, airbag / Labayru: airbag, aire-poltsa / Adorez5000: -
Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera onartzekoa da aire(-)poltsa euskal osaerako sinonimoa.
iz.
Sin. aire(-)poltsa.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.