1 emaitza aho bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-10-20 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-12-17 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
aho, aha-
AS: aho batez, aho betean, ahotan, ahotik ahora, ahoz, aho zabalik, aho zabalka, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko
ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko adibidea azpisarrera bihurtzea proposatu da. (2013-12-17)
aho(a) bete formako azpisarrerak gehitzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari, uste baitugu horrek ez duela aho betean arautua "aldatzea" esan nahi, "osatzea" baizik: aho(a) bete , aho(a) betean , aho(a) beteka , aho(a) beteko , aho(a) betez; aho-korapilo, ahoko soinu, aho-mihi, ahotan erabili, ahotan hartu ; eta adib. gisa: ahotik ezin utzi(zko).
aho batez, aho betean, aho-zabalik, aho-zabalka, ahotan, ahotik ahora, ahoz, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko
- [E306]: "'aho(a) bete hortz/hagin gelditu' eta 'aho(a) bete hortz/hagin utzi' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)
- [E123]: 'berez aho(-)korapilo behar luke. / Iritzi-emaileak proposatu du aho(a) bete hortz/hagin gelditu eta aho(a) bete hortz/hagin utzi ere azpisarrera modura sartzea. Agian gehitxo da azpisarrera ematea. Behar bada, ahoa(a) bete azpisarreraren adibidetzat ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi eman?'
- [E208]: 'hitz honen hiruzpalau adiera nagusiak behintzat jarri beharko genituzke: 'janaria gorputzera sartzeko zuloa', 2 'dastamena, gustua, zaporea', aho oneko pertsona, 3 'tresna zorrotz baten ertza' bi ahotako ezpata, ezpataren ahoz hil zituzten. 4 'gauzen sarrera', kale-aho, kanoi-aho, metro-ahoa...'
- [E123]: 'arriskutsua iruditzen zait hitz batzuetan adierak bereizten hastea. Hiztegia osatzen denerako utzi beharko genuke hori, besteak beste, adiera bakoitzak tradizioan zenbateko pisua izan duen ikusteko'.
- [E210]: 'Horren familiakoak ere hamaikatxo, hala nola, aho(-)gaizto, aho(-)hats, aho(-)oneko, aho(-) handi, aho(-)makur, aho(-)motel, aho(-)zikin…'
- [E123]: 'Aho(-)gaizto: 24 adibide OEHko corpusean / Aho(-)hats: OEHk dakarrenaren arabera, hiztegitik jasotako forma da, ez literaturan dokumentatua; gauza bera esateko badirudi aho lurrun hobeto dokumentatua dagoela (lehen itzulian arautuaren arabera aho lurrin beharko luke, nahiz lurrin 'usain gozoa' jarri genuen). Besterik da ahoko hatsa, edo esaldi berean aho eta hats aurkitzea. Aipatu ditudan datuak, aho hats izen elkartuari dagozkio. / Aho(-)oneko: Jean Etxepareren adibide bakarra aurkitu dut OEHko corpusean (egon daiteke besteren bat, bestelako formaren batean ageri dena; dena den begiratu dut ao oneko forman ezer ageri den). / Aho(-)handi: OEHn dokumentatua dago / Aho(-)makur: hau ere hiztegietatik jaso du OEHk. / Aho(-)motel: hiztegietatika jasoa. / Aho-zikin: hiztegietatik jasoa; gehi, Zaitegiren adibide bat. / Gauzak horrela, zuek ikus'.
- Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adierak ematea eskatzen du ohargileak. Ez da onartu. Kontra bozkatu dute zazpi euskaltzainek. XKren alde, berriz, seik. Eta zuri, hiruk'. Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] aho ahotik ezin utzi(zko) / aho-artatzaile / aho batez / aho(a) bete: ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi. / aho(a) betean: gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. / aho(a) beteka / aho(a) beteko / aho(a) betez / aho(-)korapilo / aho-mihi kasu markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean: Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. / ahoko soinu / ahotan / ahotan erabili / ahotan hartu / ahotik ahora / ahoz / aho zabalik / aho zabalka / ahoz aho / ahoz behera / ahoz gora / ahozko'.
- Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aho-handi edo ahohandi [azpisarrera gehitu], ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko [adibidea azpisarrera bihurtu].
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.