Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ahal izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ahal izan
1 da/du ad.-lok. Aipatzen dena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez izan. (Ezkerrean duen aditz bati dagokiola). (Aspektu burutugabea). Erraz egiten ahal dut. Gaur joaten ahal naiz. Ozta-ozta entzuten ahal nion. Nahi zuen guztia jaten ahal zuen. Aurkitzen ahal badu. Nork daki non gelditzen ahal den. Uzten ahal zituen on guztiak. Gaur egin ahal duzuna ez biharko utzi. Bizi ahal banendi. Bertso berri batzuk jarri ahal banitza.
2 ad.-lok. (Aspektu burutua). Denek ikusi ahal izan dugu zein kementsu agertu den. Atzeko atetik sartu ahal izan zen. Eduki ahal izan balitu.
3 ad.-lok. (Geroaldian). Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hola egiten ahalko du hark ere, nik gaur egin dudana.
4 ad.-lok. (Ezezko esaldietan, aurreko adieretan aipaturiko kasu guztietan). Ik. ezin. Ez naiz etortzen ahal. Ez du ekartzen ahal. Mintzatzen ahal ez direnak. Engainatzen ahal ez gaituena. Ez du jasan ahal izan. Galdetu ahal izan ez diona. Ez zuen egin ahal izango. Ez zuen egiten ahalko.
5 ad.-lok. (Beste aditz bati ez dagokiola). Ahal badu ekarriko du. Ahal balu ekarriko luke. Gaur bertan, ahal bada (balitz). Ahal denean ahal dena eginez gero. Ahal duzun lasterrena presta ezazu (Ik. ahalik). Erabaki dute ahal den etxe guztietara igortzea eskutitza. Ahal duena egiteko. Ahal den neurrian. Ahal dela behintzat, ez nuke ezer galdu nahi. Bizkortu nahi den hizkuntzak, eredu berdindua izan beharko du nahitaez, eta, ahal delarik, batua.
6 ad.-lok. (ez partikularekin eta beste aditz bati dagokiola, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Hara iritsi ez ahal zen, kontatu zion Wolfiok apezpikuari gertaera guztia. Ez ahal zen diputazioko ate nagusian barrena Roman desagertu, han non ikusten dugun jende multzo bat.

Aztergaia: ahal izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahal izan, ahal izaten, ahalko / ahal izango: ekarri ahal izateko; etortzen ahal da; ahal dela; ahal den sailik handiena; ezin konta ahal / AS: ahal adina, ahal adinako, ahal bezain, ahal bezainbat, ahal bezala.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

lantaldeak uste du, arauko azken adibidea (ezin konta ahal) hemendik kentzekoa dela, eta ezin nahiz kontatu sarrer(et)an eskaintzekoa. // AS gisa gehituz: ahal bezainbatean .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ahal adina(ko), ahal bezain, ahal bezainbat, ahal bezala

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"ekarri ahal izateko", "etortzen ahal da", "ahal dela", "ahal den sailik handiena"; "ezin konta ahal"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.13: Horrelako aditzen 'enuntziatua' ere ematea on litzateke, batez ere zalantzarako bidea eman dezaketen formetan, hala nola futuroari dagokionean: ahalko ala ahal izango ? Nik lehena hobetsiko nuke, erabilerak besterik agintzen ez badu, ahal izango bigarren mailako aukera gisa utziz. Enuntziatua, beraz, honelako hau izango litzateke (partizipioa, aditz izena eta futuroko forma emanik): ahal izan, ahal izaten, ahalko (B2 ahal izango)" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ahal bezainbatean [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.