Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza software bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

software
iz. inform. Ordenagailu baten edo sistema informatiko baten aplikazio, programa, sistema eragile eta kidekoen multzoa. Ik. hardware. Microsoft munduko software konpainiarik handiena da. Software guztia librea izatea ez al da utopia bat?

Aztergaia: software

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

software 30: Txostena 1978 ("orain arte Mezu Prozesu programen oinarri erabili Software prozedura horretatik guztiz diferentea den beste batetaz baliatuko gara hemendik aurrera"), Elhuyar 16 (adib., "hardware-a eta software-a", "Horregatik Hardwarea eta Softwarea logikoki baliokideak direla esaten da", "Esandakoaren arabera oinarrizko softwarea edo sistema eragilea horrela defini daiteke"), OrdenadoreP 3 ("Unitate bakoitzak 360 kbyterainoko informazioa gorde dezake software-sektoredun, bi alderdiko, dentsitate bikoitzeko 5,25 hazbeteko diskotan", "Software profesionala bertsiotan kaleratzen da", "segurtasun-kopiak edo sistemarik gabeko diskotan banatzen den softwarearen kopiak prestatzeko erabil daiteke"), Tantak 1989 ("Ordenagailuak agertzean —Hardware zein Softwarea— Estatistikan lan egiteko moduak bestelako bihurtu direla gauza nabaria da"), UZEI ("Mikroordenadore bat ordenadore handi baten terminal moduan funtzionatzen jartzeko modema eta softwarea"), Ele 1995 ("Autore paketeen bidez zenbait software bilakatu da"), EIMA 1995 2 ("Muin hori aldatu egin behar izan da, jakina, punturen batean edo bestean: software-programa bakoitzaren salneurrian, besteak beste", "Hemen zehaztutako softwarea nola lortu"), Egunk 1997 2 ("Lan egiten badugu frantsesezko tresnak edukitzeko, bereziki laneko softwarea eta fransesezko edukien presentzia indartzeko, ingelesaren nagusitasuna gaindituko dugu", "Gobernuak softwarea erosten duenean frantsesez oso merkatu garrantzitsua da hori, eta produktugileek badakite oso kantitate handien erosle izango dela Gobernua"), Windows 95 ("Sareko softwarea instalatzeko, sartu ezarpenetako kontrol-panelera eta bertan sarea ikonoa ireki"), BAO 1998 2 ("hardware eta software euskarrietan", "zenbait tramite bizkor ditzan hardware eta software mikroinformatikoa erosteko ezarrita dauden formalitateak eta betekizunak bete").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

software : Euskalterm 9; softwaregintza : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

software : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2012-05-30): software 391: Berria 179, EiTB 155, Argia 47, Diario Vasco 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: software 124: Berria 114, Joxerra Garzia 4, Filosofiako gida 3, Txema Ramirez de la Piscina, Pello Salaburu, Jesus Mari Mendizabal.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako. Euskaltzainek kendutako aztergai honetan bertan onartu du lantaldeak hardware forma nazioartekoa delako.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "software eta hardware" / HezkAdmin: software.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

zalantzak ditu batzordeak honelako formei sarbidea eman ala ez oinarrizko hiztegi honetan, formaz eta ahoskapenez arrotza denez.

Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

sarbidea ematearen aldeko dira 2 kide; ez ematearen aldeko 3 kide.

Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza (cf. hardware).

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma, besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

Kategoria

iz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.