49470 emaitza bilaketarentzat - [251 - 300] bistaratzen.

abertzale
1 adj./iz. Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. Apaiz abertzalea. Abertzale sutsua izan zen. Abertzale iraultzaileak. Euskal abertzaleak.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Alderdi edo erakunde abertzaleak. Egunkari abertzalea. Espiritu abertzalea. Ezker abertzalea.

Aztergaia: abertzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abertzalego
iz. Ipar. Abertzaletasuna.

Aztergaia: abertzalego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko abertzalego .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abertzalego (eta euskal-abertzalego) 4: Zabal 1973 2 ("azken urte hautan ipar aldean sortu den euskal-abertzalegoa nola hartua izan ote da laborarien artean?", "Egin ditugu zazpi galdera, bakoitza gai bati lotua: - laborarien gaurko egoera; - laborantzako sindikalismoa; [...] - laborariak eta klase-borroka; - laborariak eta abertzalegoa"), J. Haritschelhar ("Lehenak emana zion lehen bultzada gerla aintzinean, Monzon-ek olerki apaindura batez ornitu du eta Larzabalek, gaiak hartuz euskal literaturan [Etxahun, Bordaxuri] edo euskal historian [Matalás, Orreaga] abertzalegoari ideki du"), XArb ("Abertzalegoaren historia aipatu zuen iparraldean, ENBATA arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abertzalego : DFrec 3 (Herria: "nola sortu zen zinez Euskal Herrian euskaldun abertzalegoa"; Egin 2: "barreneko iraultzarako prest ez dagoen ezker abertzalegoa", "orain ezker abertzalegoari eskatzen zaiona"), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

abertzaletasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abertzalego iz. Ipar. 'abertzaletasuna'.

abertzalekeria
iz. Abertzaletasun gaitzesgarria. Abertzalekeria kritikatzen zaio: eskuinik atzerakoienaren diskurtsoa bazkatu izana.

Aztergaia: abertzalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abertzaletasun
iz. Aberriarenganako maitasun sendoa. Egiazko abertzaletasuna. Herri handien eta txikien abertzaletasuna. Gudarien abertzaletasuna. Abertzaletasunez beterik.

Aztergaia: abertzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abertzaletu, abertzale/abertzaletu, abertzaletzen
da/du ad. Abertzale bihurtu. Gaztetan abertzaletu zen. Etorkinak abertzaletzen.

Aztergaia: abertzaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abertzale(tu), abertzaletzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

abertzale bihurtu.

abesbatza
iz. Abestalde nagusia. Ik. koru. Parrokiako abesbatza. Andra Mari abesbatza. Abesbatzarako musika.

Aztergaia: abesbatza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bide beretik: koru ez ote da hobestekoa?' (2001-03).

 - [E123]: 'Abesbatza dago arautua Hiztegi Batuan beste ezer hobetsi gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'ez da onartu'.

abeslari
1 iz. Abesten duen pertsona. Ik. kantari. Euskal abeslari berriak. Abeslari ospetsua izan zen. Abeslari taldeak. Bakarkako abeslaria.
2 adj. Abesten duena. Txori abeslaria. Abeslari dut bihotza.

Aztergaia: abeslari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abespeluan
adb. bizk. Itoka eta arinka; iritzira. Zilegi izan bekit behar nukeen baino lasterrago, abespeluan-edo, neure egitekoak egitea.

Aztergaia: abespeluan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-01-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. abasberuan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau zerrendatik kendu egingo nuke" (2000-10-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abasberuan-i lehentasuna eman nahi lioke ISk. Hala ere, abespeluan emango da. Abasberuan* e. abespeluan 'jo ta ke''.

abestalde
iz. Kantatzeko biltzen den lagun taldea. Herriko gazteek abestalde bat osatu zuten Olentzerorekin ateratzeko.

Aztergaia: abestalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kantaritalde, abestalde.

abestaldi
iz. Kantaldia. Baritonoaren abestaldia, oro har, ona izan zen.

Aztergaia: abestaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

kantaldi.

abesti
iz. Ahapaldietan banatutako neurtitza, doinu baten gainean kantatzen dena, bereziki zaharra edo herrikoia ez dena. Ik. kanta. Olerki eta abesti zoragarriak. Abesti eta doinu asko entzun ziren. John Lennonen abestiak. Arrantzale abestien II. lehiaketa.

Aztergaia: abesti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Sin. kantu, kanta proposatu du".

 - [E109]: "Ez ote genuke adierazi behar kanta (edo kantu) eta kantatu hobestekoak direla? Akademia baten zeregina ez ahal da oroz gain beti eta nonahi esan eta idatzi dena bultzatzea?"

 - [E123]: "Bi hitz hauek arautuak daude dagoeneko Hiztegi Batuan ondoan ezer hobetsi gabe. Lehen itzulian ere eztabaidatu zen kontu hau".

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): "XK-k ere, HKrekin bat, bereizketa egitea nahi luke. JMS jaunak adierazi du honek bildurra ematen diola, horrela ezina gertatuko baita erabakitako 300 hitzak onartzera iristea. Ez da onartu HK jaunaren oharra".

abestu, abes, abesten
du ad. Ahoaz musika-hots sail bat gauzatu. Ik. kantatu. Gernikako arbola abestu ondoren. Euskaraz abestu. Zuri abestuko dizut. || Txantxangorriak ongi abesten du.

Aztergaia: abestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abestu, abes, abesten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. kantatu proposatu du; E109: aldamenean h. kantatu.

 - [E109]: "Ez ote genuke adierazi behar kanta (edo kantu) eta kantatu hobestekoak direla? Akademia baten zeregina ez ahal da oroz gain beti eta nonahi esan eta idatzi dena bultzatzea?"

 - [E123]: "Bi hitz hauek arautuak daude dagoeneko Hiztegi Batuan ondoan ezer hobetsi gabe. Lehen itzulian ere eztabaidatu zen kontu hau".

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): dagoeneko eztabaidatua. // Erabakia (2001-03-30): "XK-k ere, HKekin bat, bereizketa egitea nahi luke. JMS jaunak adierazi du honek bildurra ematen diola, horrela ezina gertatuko baita erabakitako 300 hitzak onartzera iristea. Ez da onartu HK jaunaren oharra".

abeze1
iz. Hasi-masiak. Bere lanbidearen abezea ikasi baino lehen. Abezean da oraindik ikasgai honetan.
abeze2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeze-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alfabeto].
abiaburu
iz. Zerbait hasten edo abiatzen den puntua. Ik. abiapuntu; abiagune. Egungo poemagintzaren abiaburua. Higidura baten abiaburua.

Aztergaia: abiaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abiada
1 iz. Zerbaiten lastertasun indarra. Ik. abiadura 2. Duen abiadaz urruti eroriko da. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote.
2 iz. Abiatzea, abian jartzea. Saussureren liburuan bide du oinarria eta abiada estrukturalismoak.
3 iz. Zerbaiten higidura norabide jakin bati buruz. Gauzen abiada. Arazoaren abiada ona. Bere abiadan segitzen du. Garrantzi handiko kontua langile mugimenduaren abiadan.

Aztergaia: abiada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadan.

abiada hartu
ad.-lok. Zati horretan orduko 70 kilometroko abiada har dezakete trenek. Abiada hartuta, bost metro eta erdiko jauzia egin zuen.

Aztergaia: abiada hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABIADA HARTU (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Tomar impulso, carrerilla. "Abixadia artu eta jaurti zan itxasora" Etxba Eib. "Erreka saltuan pasatzeko, abixadia artu neban, baina sasixan trabau nitzan da blausta uretara" Elexp Berg. Artu eben abiadea zaldidunak egozan alderutz. Echta Jos 321. Beiñ abiadea artu zuanean, etzegoan mutilla ixiltzerik. Ag G 266. Itsu gizagajoak akerra lez abiada artuta, yo eban buruz arri-mutilla. Or Tormes 35. Orduantxe ba trenak abiyadia artu biar eban. Kk Ab II 161. Oa gaintxo artara ta abanta (abiada) artuta, bultz eta jaurtiki nazan zulora. A EY II 295. Abiadea artuta, bost metro ta erdiko luze-laburra egin eban. Bilbao IpuiB 187. Pedalai apurtxu bat eragitea naikoa izaten zan izan, aldazbeeran abiadea beingoan artzeko. Erkiag BatB 72s EH2016: adib.: abiada 1 iz. Zerbaiten lastertasun indarra. Abiada hartu. Duen abiadaz urruti eroriko da. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote.

abiada hartu 39: ElCorreo, Deia 2, Elhuyar, Elkar, Consumer, Berria 17, EiTB 6, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abiada hartu 37: Berria 9, Alberto Ladron Arana 3, Iñaki Mendiguren, Koldo Biguri 2, Edorta Jimenez 2, Anjel Lertxundi 2, Javi Cillero, Jon Muñoz, Oskar Arana etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa da, baina adibide zena azpisarrera eginez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa abiada sarreran.

abiadan
adb. Lasterka bizian. Abiadan atera zen etxetik.
Loturak

Aztergaia: abiadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abiada sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

abiadan atera zen etxetik.

abiadura
1 iz. Korritzen den distantziaren eta horretan ematen den denboraren arteko zatidura. Ik. lastertasun. Abiadura handiko trenaren inguruko jardunaldiak. Argiaren abiadura.
2 iz. Abiada, abaila. Txalogarria da benetan Auspoa bildumak hartu duen joera eta abiadura.
3 iz. Ibilgailuetan, abiadura-aldagailuaren engranaje-konbinazio bakoitzari dagokion higidura modua. Ik. martxa 2. Sei abiadurako motorra.
4 iz. Ipar. eta naf. Hastapena. Tentaldiaren abiaduran. Erromatarren garaian, Elizaren lehen abiaduran.

Aztergaia: abiadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadura-kaxa, abiadura-neurgailu, abiadura-palanka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "vitesse hegoaldean, hemen = hastapena" (1995-01-13)

 - [A105]: "1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna' / Horrela ez da hiztegi batua. Busti eta proposatu, otoi, beti alde batera egin gabe. Ez bustitzearen ondorioak ikusi dira ITZUL itzultzaileen eztabaida foroan, Forondako aireportuan salidas = abiadurak jartzea egokia den ala ez den. Behar balitz, erraz lortu daitezke eztabaidan parte hartu dutenen iritziak" (2001-03)

 - [E306]: "abiadura-kaxa azpisarreraren oharrak dioena kontuan izanik (gu horrekin ados gaude, gainera), badirudi berrikusi egin behar litzatekeela 'abiadura' hitzari ezarri zaion 'Heg.' marka. Bestela, askok uler lezakete fisikan eta teknologian 'lastertasun' hitza dela hobestekoa, eta hori ez da aipatu oharrean esaten denarekin koherentea. Ikuspegi horretatik, 'Heg.' kendu egin behar litzateke. Beste zerbait ere egin liteke: Hiztegi Batuaren lehen itzulian onartu zena bere horretan utzi (adiera 'arruntak') eta zientzia eta teknologiako adiera erantsi; horretarako, guk 'abiadura' onartzea proposatzen dugu eredu estandarrerako. // abiadura handiko tren azpisarrera eranstea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bi gauza: 1. Euskalkia. "Hastapena" adierarekin Ipar. eta Naf. soilik? Duda egiten dut. Cf., besteak beste, "San Andresko elurra, neguaren abiadura" (Arantzazuko egutegia, 30.XI.1995). 2. Abiadura-palanka eta abar ez dira egokiak, ez baita hori abiadura-rentzat mugatzen den adiera. Eta horrelakoetan, agian hobe joanera, cf. gazt. marcha, fr. marche, alem. Gang'.

 - [E123]: 'Lehen oharra dagoeneko arautua dagoenari dagokio, argitaratua dugun Hiztegi Batuan ageri baita 'hastapena' Ipar eta Naf dela; Bigarrenari dagokionez, Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena ontzat eman zuen Euskara Batuko batzordeak, Iparraldekoek ere onartzen zutelakoan'.

 - [E113]: 'Ez dakit horretan sartzerik ote dagoen, baina 'hastapena' ez da sinonimo zehatza (ezin erran dezakegu *liburuaren abiaduran, non ez den idazketaren prozesua aipatzen), beharbada prozesu edo mugimendu hastapena zehaztu behar litzateke? Frantsesez 'marche' hitza ez dagokio batere adiera horri. PXrekin bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Euskara Batuko batzordeak Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena bere egiten duela adierazi du MAk, zerrendatik abiadura-kaxa kenduz. Bozkatu da eta Euskara Batuko batzordearen oharra onartu da, 15 botorekin. HK jaunarena, beraz, ez da ontzat eman'.

abiadura aldagailu, abiadura-aldagailu
iz. Ibilgailuetan, abiadura edo martxa aldatzeko erabiltzen den tresna. Motorra eta abiadura aldagailua Ferrarirenak dira.
abiadura angeluar
iz. Errotazio mugimenduetan, biratutako angelua denbora-unitateko. Eguzkia ekliptikan zehar abiadura angeluar konstantean mugitzen da.
abiadura azkartu
da/du ad.-lok. Aurreko autoek ere abiadura azkartu zuten errepide zuzena ikustean. Narrazioaren abiadura azkartzearekin batera tentsioa ere areagotuz doa.

Aztergaia: abiadura azkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura handitu
da/du ad.-lok. Trenak abiadura handitu zuenean, bagoiak dardarka hasi ziren. Abiadura handituz esprintean hasi zen. Hodi horretan fluidoaren abiadura handitzen da eta presioa txikiagotzen.

Aztergaia: abiadura handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura moteldu
da/du ad.-lok. Gidariak abiadura moteldu zuen. Harriak jarri dira uraren abiadura moteltzeko. Egia da hazkundearen abiadura moteldu egin dela azkeneko urteetan.

Aztergaia: abiadura moteldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura muga, abiadura-muga
iz. Legeak errepideetan ibilgailuentzat ezartzen duen gehieneko zirkulazio abiadura. Espainiako Gobernuak orduko 110 kilometrora jaitsi du berriki autobide eta autobietako abiadura muga. Argi uzten du horrek, inork ez dituela abiadura mugak errespetatzen.

Aztergaia: abiadura-muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): abiadura(-)muga 107: Laneki 2 (adib.: “egun eta ordu desberdinetan abiadura-muga desberdinak jarrita”), Elhuyar 2 (adib.: “Dena den, gehienezko abiadura-muga bat ere badute meteoroideek Lurraren grabitateak haietan eragina izateko”), Eroski 9 (adib.: “Ezarritako abiadura muga orduko 40 kilometrotik gora gainditzeagatik“), Berria 49 (adib.: “Abiadura mugak zorroztu egin ditu sistema berriak”), EiTB 35 (adib.: “Abiadura muga udaberrian murriztuko dute”), Jakin 3 (adib.: “abiadura mugak erabat gaindituta”), Argia 6 (adib.: “Abiadura mugak izugarri murriztu zituzten”, “fisikaren oinarriak goitik behera aldatuko liratekeelako, urrutiko izarren distantziak birkalkulatu beharko liratekeelako, argiaren teknologia menperatzeak ez lukeelako abiadura-mugak menperatzea ekarriko”), DiarioVasco (“legeak ezartzen duen abiadura muga gainditu gabe”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abiadura muga 8: Berria 7 (adib.: “Hego Euskal Herriko gidarien % 36,7k ez dituzte abiadura mugak aintzat hartzen”), Patxi Zubizarreta (“Abiadura muga nomás gainditzen duzunean, ezkutuan dauden poliziak sirena hots betean agertuko zaizkizu”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: límite de velocidad: abiadura-muga; límite máximo de velocidad: gehieneko abiadura-muga; límite mínimo de velocidad: gutxieneko abiadura-muga; respete el límite de velocidad: errespetatu abiadura-muga; velocidad limitada: abiadura mugatua; velocidad controlada por radar: abiadura radarrez kontrolatua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es límite de velocidad / fr limitation de vitesse: Elhuyar: - / NolaErran: abiadura-muga / Zehazki: lastertasun muga / Labayru: - / Adorez5000: abiadura-muga; límite mínimo de velocidad: gutxieneko abiadura-muga; límite máximo de velocidad: gehieneko abiadura-muga; velocidad límite: muga-abiadura.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abiadura sarrerari dagokion azpisarrera.

abiadura neurgailu, abiadura-neurgailu
iz. Ibilgailu baten abiadura neurtzen duen tresna.
abiadura palanka, abiadura-palanka
iz. Abiadura aldagailuari eragiten dion palanka.
abiagailu
iz. Motorra abiarazteko gailua. Autoa abian jartzen saiatuz gero, onartzen ez duen giltza batekin, sistemak blokeatu egiten du abiagailua.

Aztergaia: abiagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abiagailu : HiruMila, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

abiagune
iz. Abiaburua. Eleberriaren abiagunea erailketa bat da.

Aztergaia: abiagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abialdi
iz. Abiatzeko aldia, abiatzea. Urriaren 2koa itzulbiderik gabeko bidearen abialdia izan zen.

Aztergaia: abialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria (Dv) edo g.er. da, baina egokia, eta horren premia egon liteke.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): 'EEBSko datuak eman dira. Esanahiari buruzko eztabaida txiki baten ondoren, hitza zerrendan uztea erabaki da'.

abiamen
1 iz. Batez ere Ipar. Hasiera. Horra, beraz, abiamen on bat; Jainkoak eman diezaiola iraupena eta hedadura.
2 iz. Batez ere Ipar. Prestaera. Heldu den igandean ditugu herriko festak; ez nolanahikoak, abiamenen arabera.

Aztergaia: abiamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Zah. hasiera. 2 prestaera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibide egokia honako hau izan liteke: "Abiamen ezin hobea hartu du [ikuskizun handiak]". Herria, 12.IX.1996' (2001-03).

 - [E123]: 'Ez dakit proposatzen den adibidea ez dagokion abiamen izenaren lehen adierari; Euskara Batuko batzordeak proposatzen duena, ostera, bigarren adierari dagokio'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'ohargileak proposatzen duen adibidea ez da onartu. Bestalde, Zah. marka kentzea erabaki da'.

abian
adb. Berehala. Abian egin zuen.

Aztergaia: abian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

lan hau abian jarri zen eguna; joateko abian da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibideak garbi erakutsi beharko luke abian + izan (da, e.a.), demagun: "Frantziako untziak abian dira Siam-eko kostarat". Calif. Eskual Herria, 29.VII.1893' (2001-03).

 - [E123]: 'Hiztegi Batuan arautua dago sarrera hau, eta bi adibide ditu: lan hau abian jarri zen eguna; joateko abian da. Uste dut azken honek argi adierazten duela laguntzailea da dela'.

 - [E113]: 'Bada aditzondo erabilera bat, Iparraldean bederen aski zabaldua dena, hartan abian hitzak berehala edo horrelako zerbait erran nahi baitu. OEHan jasoa da, eta ene ustez sartzeko da (egina ez bada). Adibidez: Otoi errozu abian! (OEHaren arabera, Oxobi)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'bi adiera bereiztea onartu da: lehenbizikoa, jadanik ematen dena, adibide eta guzti. Eta bigarrenean 'berehala' esan nahi duela adieraziko da, Oxobiren adibide bat emanaz'.

abian egon
da ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen hasirik egon, gauzatzen ari izan. Ik. martxan egon. Dagoeneko abian dauden lau egitasmoak. Euskara biziberritzeko abian dauden ekimen asko egokiak dira.
abian ipini
1 du ad.-lok. Makinez, tresnez edo kidekoez mintzatuz, funtzionatzen has dadin egin. Ik. martxan ipini; abiarazi. Gidariaren alboko jarlekuan jesarri da eta honek motorra abian ipini du.
2 du ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen has dadin egin. 10.000 harpidedun lortzeko kanpaina ipini du abian.
abian izan
1 da ad.-lok. Norbait edo zerbait mugitzen edo abiatzen hasia izan, mugitzeko edo abiatzeko puntuan izan. Joateko abian da. Trena abian da berriz, eta orain jendea igoarazi behar dugu.
2 da ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen hasirik izan, gauzatzen ari izan. Ik. martxan izan. Bakea lortzeko elkarrizketak abian dira. Koldo Mitxelena ikerketa-bekaren XII. edizioa abian da.
abian jarri
1 da/du ad.-lok. Makinez, tresnez edo kidekoez mintzatuz, funtzionatzen has dadin egin. Ik. martxan jarri; abiarazi. Horixe gertatzen da autoa abian jartzean. Komenigarria da segundo pare bat pasatu arte autoa abian ez jartzea olioak motorra labaintzeko zikloa has dezan. Konbustiozko motorra abian jartzen da.
2 da/du ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen has dadin egin. Lan hau abian jarri zen eguna. Hainbat ekimen jarri dituzte abian herria bultzatzeko. Ustiategi bat abian jartzea ez da erraza.
abiapuntu
iz. Abiaburua. Udal hauteskundeak abiapuntutzat hartuta.

Aztergaia: abiapuntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abiarazi, abiaraz, abiarazten
du ad. Abian jarri, abiatzera behartu. Haiek hurbildu zirenean, ihurtzuri bortitzak abiarazi zituen Jainkoak. Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Bera da leize izugarri honetara abiarazi nauena.

Aztergaia: abiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abiarazi, abiaraz, abiarazten

abiarazle
iz. Zerbait abiarazten duen pertsona edo gauza. Negoziazio prozesuaren abiarazleak. || Windows-abiarazlea.

Aztergaia: abiarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

lantaldeak proposatua, abiatzaile saihestekoaren ordainetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): 'Abiarazle sartzea onartu da. Adibide gisa, Windows abiarazlea jasoko da. Abiatzaile hitza, berriz, kendu egingo da zerrendatik'.

abiasari
iz. Taxian ibilbide bat egiteko ordaindu behar den gutxieneko diru kopurua. Abiasariak eta gutxieneko ibilaldiak ez dute berdin balio leku guztietan; Gasteizen, adibidez, 3,64 euro kobratzen dute abiasaria.

Aztergaia: abiasari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau sartu egingo nuke, behar izaten dugulako" (2000-10-09)

abiatu, abia, abiatzen
1 da ad. Abian jarri, bidea hartu. Nora helduko den jakin gabe abiatu da. Noiz abiatuko gara? Gerrara abiatu zen. Txakurra erbiaren atzetik abiatu da. Ihesi abiatu ziren. Abiatzen bazara hemendik Madrila, pasatu beharko duzu Burgos eta Avila.
2 du ad. Berak abiatu zuen aldizkaria. Kultura aste bat abiatu dute. Jendarmeek ikerketak abiatuak dituzte.
3 da ad. Hasi. Erroma eta Kartagoren arteko haserreak abiatu zirenean. Gaizki abiatu ziren gauzak donostiarrentzat. Saltzekorik ere ez dutenean, abiatzen dira eskean. Abiatzen dira gaizki esaka.

Aztergaia: abiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abiatu, abia, abiatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aditz iragankor gisa, adibide polita beste hau izan liteke: "jandarmek ikerketak abiatuak dituzte". Herria, 10.X.1996' (2001-03).

 - [E123]: 'Beharrezko ikusten bada, sar daiteke adibidea. Nolanahi ere abiatu sarrera lehendik arautua zegoen eta ez da proposatu ezer gehitzerik'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'onartu da ohargileak proposaturiko adibidea sartzea: "ikerketak abiatu dituzte"'.

abiatze
iz. Abian jartzea; hastea. Haragiaren oldartze eta abiatze hura.

Aztergaia: abiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Baztertzekoa dela abisatzeko gehitu da korritzen duen forma
abiazio
iz. Hegazkin bidezko garraioa; garraiobide horri dagokion jarduera. Abiazio enpresak.

Aztergaia: abiazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Ez du ematen mailegu hori ezinbestekoa denik. Ondorenez, hitzaren ondoan, "h. hegazkineria, hegazkintza" jar daiteke' (2001-03-26).

 - [E123]: 'Dagoeneko arautua dugu Hiztegi Batuan abiazio, beste ezer hobetsi gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'ohar hau ere erretiratu egin du E210 jaunak'.

abidjandar
1 adj. Abidjangoa, Abidjani dagokiona. Abidjandar agintariak.
2 iz. Abidjango herritarra.

Aztergaia: abidjandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau38

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Boli Kostako Errepublika / Boli Kosta; bolikostar; Abidjan (legis.) / Jamussukro (adm.); abidjandar / jamussukroar.

abidostar
1 adj. Abidoskoa, Abidosi dagokiona.
2 iz. Abidosko herritarra.

Aztergaia: abidostar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Abidos; abidostar. Cf. hasierako oharra: "Hiriaren izenetik abiatuta ateratzen den hiriko herritarren izena ageri da Eratorria izeneko zutabean. Zenbait testuingurutan, "-ar" atzizkiaren bidezko izen eratorriaren ordez "-(e)ko" atzizkidun forma (izenlaguna) erabiltzea egokiagoa izango da (adibidez, "numantziar biztanleak" esan beharrean, "Numantziako biztanleak"). Nolanahi ere, zutabe hori informazio osagarri gisa eskaintzen da; eratorria noiz erabili eta noiz ez "ez" da erabaki honen aztergaia".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua da hobestekoa

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): abidostar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

abil
1 adj. Trebea. Eskola guztian ez zen haur bakar bat ni bezain abila zenik arboletara igotzen. Iparragirre abila dela askori diot aditzen. Eta esana dago, baldin bada abila, buru batek balio dituela mila. Sukaldari guztiz abila zen.
2 iz. Ipar. Artetsua, maltzurra. Denek baitakite abila dela azeri zaharra.

Aztergaia: abil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

abil "trebea"

abildu, abil/abildu, abiltzen
da ad. Trebatu. Aurten uso gutxi sareetan; zer dira, bakandu ala abildu?

Aztergaia: abildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abil(du), abiltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

trebatu.

abilezia
iz. Trebetasuna. Abilezia handiz itzulitako liburua.

Aztergaia: abilezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abilidade
iz. herr. Trebetasuna. Ik. abilezia. Hartuko zenuke zuk haren abilidadea!

Aztergaia: abilidade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

abildade bezalako -i- gabeak 17 eta 5 dira OEH / EEBS segidan; abilidade bezalako -i-dunak33 eta 17.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

abildade G 9 (EusJok, Tx B III, Basarri, Uzt, Salav, Berron Kijote); habildade EB 1 (Arti Ipuin); abildare G 2 (EusJok II); abiltade IE 1 (Harb); albidade B 4 (Mg PAb, AB AmaE, SM Zirik, Etxba Ibilt); abilidade 18: B 4 (JJMg BasEsc, AB AmaE, Bilbao IpuiB); G 14 (Gco II, EusJok, JanEd, PE, Apaol, Or Eus, Tx B I, Noe, Basarri); abillidade 15: B 1 (Erkiag BatB); G 13 (It Fab, Bil, Noe, Sor Bar, EusJok, Muj PAm, Tx B I, JAIraz Bizia, Berron Kijote); habilitate IE 1 (ES).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abildade EB 4 (B. Urkizu, J.M. Mendizabal); habildade EB 1 (Kondairan zehar); abilidade 10: G 2 (A. Arrinda, Basarri); EB 6 (J.M. Lekuona, F. Juaristi, P. Aristi, Egin); EgAs 2 (Euzkadi 1922, J. Ibabe); abillidade G 3 (J. Gamboa, Jautarkol, A. Zavala); habilitate EB 3 (F. Rodriguez); abillitate IE 1 (E.T. Inchauspe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abildade : DFrec 2, AB50 7, HiztEn-LurE; abilidade : DFrec 1, AB50 12; abilitate : DFrec 1, AB50 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gaitasuna.

abilki
adb. Ipar. Trebeki. Mintzo zen poliki eta abilki.

Aztergaia: abilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper