mami
1 iz. Ogiaren, fruituen edo aleen barrualdea osatzen duen gai biguna, azalak estaltzen duena. Ogiaren mamia. Fruitu askoren azal saminaren barruan mami gozatsua egon ohi den bezala. Azal asko eta mamirik ez.
2 iz. Haragia (batez ere, hezur-en aurrez aurre). Hezur handiak ziren mami gutxirekin. Hiretzat mami gozoa eta pobrearentzat hezurra. Mami gizena, guria.
3 iz. Zerbaiten barneko zatia, zerbaiten muina edo funtsa. Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Gure herriaren izaera mamiz eta azalez bereganatu du. Itxura ederra eman diote liburuxkari, azal eta mami. Gatozen mamira. Mami-mamiraino joz gero. Barrenago eta mamirago baitzihoan bera. Bereizkuntza hauek baitira auzi osoaren mamia. Mamia behar baitu lirikak, eta mami joria, behin eta berriro irakurriko badugu. Eta Axularrek esaten zuenak badu oraindik indar eta mami. Hitzen eta esaldien mami ezkutua atzematea. Hitzez hitz itzultzea edota mamia zintzo gorderik azala aldatzea.
4 adj. Adiskide eta kidekoez mintzatuz, barru-barrukoa, lotura estukoa. Ik. adiskide min. Gaztetako adiskide mamia. Adiskide mami egin zitzaidan. Erregeren aholkulari mamia. 5 adj. Lurrez mintzatuz, gizena, oparoa. Zumarrari lur mami eta hezea gustatzen zaio.
6 iz. gip. Gatzatua; gaztanbera. Kaikuko epelean mami bihurtzen da esnea.