1 emaitza ediren bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ediren, ediren, edireten
da/du ad. Aurkitu. Zenbatetan leialtasunik ez dut ediren, ukanen nuela uste nuen lekuan! Haurtxoa ediren dute amaren bularrean. Uraren bidea segituz ediren dukezu xerkatzen duzuna. Biharamunean ezpata liliturik han edirenen du. Badakit anitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz ni lan honi lotzea. Semea, utz ezazu zeure burua eta edirenen nauzu. Gaiztoak ez du inon ere segurantzarik edireten. Bakea den lekuan Jainkoa edireten dela. Erdaran edireten diren anitz hitzek euskarazkoak diruditela. Erleek lilietan edireten dute eztiaren eta ezkoaren gaia. Maria Birjina ontsa edireten zen tenpluan. Indarrez gabetua edireten denean.

Aztergaia: ediren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ediren eta eratorriak dira nagusi IEan eta ZuAm (800 ager.) eta gutxiago erabili da eriden (250 ager.); HMan (Bizk batez ere) idoro eta eratorriak dira nagusi (307 ager.). EBan idoro da erabiliena (30 ager.), eta agerraldi urrirekin jaso dira ediren (6) eta eriden (3).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distribuzio geografiko argian daude IEan ediren (24 ager.) eta HMan idoro (68 ager.). EBan bi formak parekatuak daude (15 idoro vs. 12 ediren/eriden).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: idoro (12); eriden (4), ediren (2); AB38: eriden (8); idoro (6); AB50: idoro (3); ediren (1)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ediren, idoro

Euskaltzaindiaren Arauak

ediren, edireten. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz-izenkiak gehituz: ediren, edireten.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ediren eta idoro forma biak dira onartzekoak, ohartaraziz:

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala
Mailak

maila jasokoak direla

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eriden/ediren: ene ustez hemen irudi/iduri-ren arazoa bera dugu. Textu zaharrenek eriden eskaintzen digutela esango nuke, eta Leizarragak dakarren eriteitze 'aurkikuntza' hitzak garbi diosku jatorrena zein den (cfr. gorago ebasgo-rako aipatua). Elkar-aditzea ezertan eragozten ez duen kasu bat izanik, eta aldaki biak iparraldean oraindik bizirik daudelarik, Euskaltzaindiak, ene ustez, hizkuntzaren oroipen historikoa ahalik eta gehien gordetzera jo beharko luke, kultur hizkuntza guztietan egiten denez, eta eriden hobetsi. Idoro, ordea, heldu zaigun era bakarra denez, bere horretan utziko nuke" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  eriden hobestea proposatuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ediren onartu da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper