9 emaitza: Seme

Seme (Gizonezkoa)

Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke Bortzerrietako izena Semeno-ren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera. Seme hitz arrunta, bestalde, Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) aurkitzen dugun Sembe- oinarritik atera da. Garai batean hipokoristikoak ziren Semenko eta Semeko Tuteran (N) 1158an eta Zibitzen (NB) 1359an azaltzen dira, hurrenez hurren.

Semeko (Gizonezkoa)

Semele (Andrezkoa)

Gaztelania: Sémele
Frantsesa: Sémélè

Semena (Andrezkoa)

Erdi Aroan maizkara aurkitzen dugu Semeno izenaren baliokide femeninoa den hau (ikus Seme gizon izenen zerrendan). XI-XII. mendeetan ageri da lehen aldiz (Semena Gardeliz). Aldaerak: Semera, Simena, Xemena.

Semendia (Andrezkoa)

Toloño (A) mendikateko tontorra (1.042 m), Lagran eta Pipaon artean.

Semenko (Gizonezkoa)

Semeno (Gizonezkoa)

Ikus Seme.

Semera (Andrezkoa)

Erdi Aroko izena. Lehen aldiz 1127an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Semera Arzeiz). Ikus Semena.

Semero (Gizonezkoa)

Ikus Seme.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper